Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Agenda

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribian Elkarlanean

calendarioNOIZ Irailaren 29a • 11:00 - 14:30
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Zortzigarren urtez jarraian “Hondarribian Elkarlanean” jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzenduta. Igande honetan izango da, irailak 29 eta goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30era.

Aurkezpena Areto Nagusian burutu da eta han izan dira Gotzone Larrarte, Gizarte-zerbitzuetako zinegotzia, baita ekimenean parte hartuko duten hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkari ere.

Haien jardueraren inguruan hausnartzea, informazioa eskaintzea eta laguntza ematea da saioaren helburua. Goizean zehar, erakusketa egingo dute parte hartuko duten elkarte eta erakundeek, Butron pasealekuan, 11:00etatik 14:30etara. Denetara 17 gobernuz kanpoko erakundek eta elkartek parte hartuko dute jardunaldian” esan du Gotzone Larrartek

Udalak eskerrak eman nahi dizkie gurekin batera lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarte guztiei”.

Elkarteak eta GKEak kalera gerturatzea da helburua. Herritarrek entitate horiei aurpegiak jartzeko, eta jakiteko zein lan egiten duten”, azaldu du Gotzone Larrartek, Gizarte-zerbitzuetako zinegotzia. “17 erakunde eta elkarte bilduko dira, guztira, Butronen. “Bolondres aritzen den jendearentzako aitorpena ere bada”, erantsi du Larrartek.

Parte hartuko duten erakunedak

ACABE, ADEMGI, AGIPASE,  AECC-Gipuzkoa, ATZEGI, AFAGI, NAGUSILAN, IZAN FUNDAZIOA, BEHAR BIDASOA, DOA, ASM,  ELAN Euskadi, EMIGRAD@S SIN FRONTERAS, ASM, OSCAR ROMERO, PROYDE-PROEGA  eta ADAHIGI.

Hondarribia Elkartean