Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Agenda

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kontzertua: Adrift + Föss + Melmak

calendarioNOIZ Abenduaren 13a • 22:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 8 € Aurretiko erosketa: 8€
Leihatilan: 10€

Adift

Madrilgo taldea "Pure" albuma aurkeztera dator Hondarribiara. Beraien 3. lana da eta Europa mailan aurten ateratako sludge metalaren disko hoberenen artean dago dudarik Gabe. Pertsonalitate eta heldutasun handia adierazteaz aparte argi ikusten da taldea bere puntu gorenean dagoela. Musikalki sludgea, post-metala eta dooma maisuki nahasten dituzte progesio bikainekin. Honako erreferentziak adibide izan daitezke: Hasierako Mastodon, Neurosis, Yob, Sleep... Riff astunak eta ahots zikinak erabiltzen dituen talde honek besteen artean Cult of luna, Cancer bats, Torche... taldeekin elkarbanatu du eszenatokia eta Download festival, Resurrection fest… garratzitsuetan jo izan dute. Aukera paregabea talde errepikaezin bat areto batean ikusteko!

Föss

Föss taldea Gran Canarian sortua izan zen eta nahiz eta sintetizadoreekin pasarte lasaiak sortzen dituzten Sludge /Doom/Punk amorratua egiten dute. Kideak Heather Brooke, Athanatos, Malamutte, NidoCuervo, Crimson Stone, Mondo Diávolo taldetan ibiliak dira eta Japoniako "Church of Misery" rekin batera kontzertuak egin dituzte. Beraien azken lanak Primitive man edo Converge astunenak ekarri ditzazke burura Neurosis edo Isis taldeen melodía epikoekin batera.

Melmak

2010. urtean sorturiko bikotea bueltan da. Etxebarria anaiek sludge, doom eta besteriko soinuak nahasten dituzte beren estilo pertsonala ateratzeko. 2014. urtean bere disko debuta "The Only Vision Of All Gods" argitaratu zuten. 2015. urtean "Pig Songs" Ep-a argitaratu zuten. 2016. urtean bigarren diska argitaratu zuten "Prehistorical". Estatu batuetako underground web horrialdeetan hitz onak jaso dituzte (The Obelisk, The Sludgelord, etab...). Jucifer, Grime, 1000mods, Goat Leaf, Witchthroat Serpent, Santo Rostro, Guerrera, Estricalla eta beste hainbeste taldeekin partekatu dute eszenatokia eta 2020 urtean kaleratuko duten "Down the underground" diskaren aurkezpen kontzertuen lehenengotarikoa izango da hau.