Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Agenda

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Amua Jaialdia 2019

Kataluniako runba
calendarioNOIZ Ekainaren 1a • 17:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 2 € Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Gertaera baino 2 ordu lehenago

Programa

  • 17:00:Peret, yo soy la rumba” aurkezpena eta dokumentala (2 €)
  • 20:00: Kontzertua: “Arrels de Gràcia(5 €)

AMUA festibala bigarren aldiz dator ekainaren 1ean Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumera.

AMUAren bigarren hitzordu hau Kataluniako runbari eskainiko zaio, musika mota eta kultur fenomeno gisa.

Runba katalana Bartzelonako kaleetan jaio zen. Cera auzo, Gràcia eta Hostafrancseko ijitoek sortu eta zabaldu zuten 50.eko hamarkadan. Oso azkar eta arrazoirik gabe lotu zen Francoren diktadurarekin 70eko hamarkadaren bukaera arte eta Bartzelona 92ko joko olinpikoak ixteko zeremonia arte ez zen berriro indarrez piztu. Gaur egun, Kataluniako runba osasun onez dabil, gaztelaniaz nahiz katalanez kantatzen duten talde askorekin. Musika mota honek bira eman dio munduari eta aldarrikatua izatea merezi du.

Baina, Kataluniako runba azaleran ikusten dena baino askoz gehiago da. Horregatik, Kataluniako runbari buruz Amuaren programazio bereziak musika mota hau ikus-entzuleengana hurbildu nahi du formatu desberdinetan, sakondu eta bere historia zabaltzeko. Horrela, ekainaren 1ean zenbait jarduera aurreikusita ditugu: “Gufirekin” elarrizketa, gaiari buruz adituenetakoa; Gràcia auzoko betiko runba katalaneko talde hoberenetako baten kontzertua; DJren saioak, eta Pereti buruzko dokumentala, Paloma Zapata zuzendariak aurkeztua.

Informazio erlazionatua