Web edukia bistaratu

Gazteria departamentuko diru-laguntzak emateko deialdia. 2017

Norentzat

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte gazte ekintzak burutzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako erakunde juridiko pribatuek.

 

Eskaera-epea

1 hilabete, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5a bitarte.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Diru-laguntza eskaera normalizatua, eranskinetan datorren A eredua, beteta.
  • Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
  • Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan indarrean den urtean egunean izatearen ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek ez dituzte aurkeztu beharko HIRU MILA EURO baino zenbateko txikiagoa eskatzen dutenek.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
  • Urteko ekintzen programaren edo eskatutako diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapen zehatza.
  • Entitatearen ibilbidea egiaztatzen duen txostena. Entitate eskatzailearen estatutuak eta curriculuma: partaide kopurua, adinak eta begirale kopurua.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa