2017·12·19
Gabonetako Merkatuaren balantze oso positiboa egin du Udalak
Asteburu honetan Itsas Etxea Auditoriumean Gabonetako Merkatuaren bigarren ekitaldia egin da. Hondarribiar merkatarien 14 erakustokik haien produktuan eskaini zituzten larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara auditoriumean, eta jendez gainezka ibili da.
2017·12·15
'Ezagutu Hondarribia', ikasleentzat ondare kulturalaren transmisioan laguntzeko tresna berria
‘Ezagutu Hondarribia’ izeneko unitate didaktikoak gaur aurkeztu dira ARMA PLAZAn. Lehen Hezkuntzako ikasle hondarribiarrei zuzenduta, aurkezpen-ekitaldian Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta ARMA PLAZA Fundazioko presidentea, eta Lore Erriondo proiektuaren buru eta arima dena izan dira.
2017·12·14
Gabonetako merkatua Itsas Etxea Auditoriumean ospatuko da asteburuan
Asteburu honetan, Gabonetako Merkatua antolatuko da Itsas Etxea Auditoriumean. Duela egun gutxi aurkeztu zen ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ kanpainaren barnean, Hiriko hainbat dendarik bere produktuan hantxe izango dituzte erakusgai.
2017·12·13
Kontzertua, afari solidarioa eta San Silbestrea ASPANOGI Elkartearentzat laguntzak lortzeko
‘Eguberri Solidarioak’ da kanpaina solidario berriari jarri zaion izena. Sport Mundi Elkarteak eta KLINK Elkarteak bultzatuta, Udalaren laguntzarekin, ASPANOGI Elkartearentzat laguntza ekonomikoa lortzea da helburu nagusiena, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea hain zuzen.
2017·12·12
Mugikortasun Mahaia bihar bilduko da Udaletxean
Hondarribiko Udala hiri mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten ari da, eta zentzu horretan, Mugikortasuneko Lehen Mahaia bihar bilduko da. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
2017·12·11
Larunbata eguerdian burutu zen Alde Zaharreko Kultur Etxean aurtengo XXXIV. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa. Bertan elkartu dira aurtengo irabazleak, Hondarribiko Udaleko zenbait zinegotzi eta Udaleko Euskara erantzuleak ere. Aurtengo ekitaldian denetara 54 lanek hartu dute parte.
2017·12·05
Hondarribia, Baiona eta Iruña margolarien eskutik
“Bazen behin Il était une fois, Érase una vez... Hondarribia/Bayonne/Pamplona-Iruña” liburua kalean da. Hiru hiriak, Creacity proiektuaren barnean, eta Europatik datorren POCTEFAko dirulaguntzen baitan, 6 artisten ikuspegitik nolakoak diren esaten diguten liburua.
2017·12·01
2018rako Udalak 21'6 milioi euroko aurrekontua izango du
Datorren 2018. urterako Hondarribiko Udalak 21.602.340 milioi euroko aurrekontua izango du. Hala onartu zen atzo ia bederatzi orduz luzatu zen Osoko Bilkuran. EAJren aldeko 10 botuekin, PSE-EE (1) eta EH BILDUren (1) abstentzioak, eta ABOTSANITZ (3) zein PP (1) alderdien aurkako bozkekin. Mikel Garmendia (EH BILDU) ez zen izan, duela gutxi Xabier semea hil baitzaio. Bere omenez, minutu bateko ixilunea gorde zen saioaren hasieran.
2017·12·01
Euskararen Nazioarteko eguna dela eta adierazpen instituzionala
Udala osatzen duten alderdi guztiek sinatu dute, EAJ, ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP alderdiek hain zuzen.
2017·11·30
Santiago kaleko bilera ondoren, hasi da kalea berriritartzeko proiektua
40 bizilagunen aurrean astelehen iluntzean bilera irekia egin zuen Udalak Itsas Etxea Auditoriumean. Atzo bertan hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanek 995.599 euro gehi BEZ-eko aurrekontua dute eta bost hilabete eta erdiko epearekin burutuko dira. Gabonetan eta Aste Santuan eten egingo da, eta beraz, ekainerako amaituko da proiektua.
2017·11·29
‘Hondarribiko dendetara fan, fan, fan!' Gabonetarako merkataritza kanpaina aurkeztu da
Hondarribiko 2017ko gabonetako kanpainako leloa ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ izango da. Aurkezpena gaur goizean burutu da Itsas Etxea Auditoriumean, eta bertan izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia eta parte hartuko duten hogei bat merkatari.
2017·11·28
Aurtengo Euskal Txiste Grafikoen lehiaketako sari banaketa egin da
Larunbata eguerdian burutu zen Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoan Neguko Jardunaldien barnean antolatzen den aurtengo Txiste Grafikoen Lehiaketako sari banaketa. Arantxa Berrotaran Euskara zinegotzia bertan izan zen.
2017·11·24
Santiago kaleko berriritartzeko lanak datorren astean hasiko dira
Kalearen bigarren zatia egokituko da, aurrekontua 995.599 eurokoa da eta ekainerako amaituko da
2017·11·22
Azaroak 25eko Emakumeenganako indarkeriaren nazioarteko eguna dela eta manifestua
Udaleko alderdi guztiek bat egin dute EUDELen idatziarekin, hau da, EAJ, ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP alderdiak.
2017·11·21
ARMA PLAZA Fundazioaren hausnarketa estrategikoa eta eragin sozialaren inguruan
ARMA PLAZA Fundazioak egindako hausnarketa estrategikoa eta eragin soziala neurtzen duen IKEI enpresak egindako lana gaur bertan azaldu da prentsaurrekoan.