Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea

Felix Urdapilleta Iturrizaren heriotza dela eta samina adierazi nahi du Udalak

2019·05·02

Felix Urdapilleta Iturrizaren heriotza dela eta samina adierazi nahi du Udalak

Felix Urdapilleta Iturriza atzo zendu zen 86 urterekin. Hondarribiko herrigintzan etengabe lan egindakoa zen Felix Urdapilleta. Sortzez Bidanikoa, 1958an bere herrian meza eman ondoren, hurrengo urtean Amuteko Kaputxinoen Komentura etorri zen.

Herri Kanta jaialdian izena emateko epea gaurtik ostiralerarte

2019·04·29

Herri Kanta jaialdian izena emateko epea gaurtik ostiralerarte

30. urtez jarraian Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 19an burutuko da, goizeko 11.30ean Gipuzkoa Plazan.

Bihartik asteazkenera XVII. Nazioarteko Kitarra Jaialdia

2019·04·26

Bihartik asteazkenera XVII. Nazioarteko Kitarra Jaialdia

Gaur aurkeztu da Hondarribiko Udaletxean XVII. Hondarribiko Nazioarteko Kitarra Jaialdia. Bertan izan dira Maria Serrano Turismo eta Hiritarrekiko Arreta zinegotzia eta Carles Pons, jaialdiaren zuzendaria. Bihartik hasi eta asteazkenerarte burutuko da.

Turista pila jaso dituen Aste Santuaren balorazio oso positiboa egin du Udalak

2019·04·24

Turista pila jaso dituen Aste Santuaren balorazio oso positiboa egin du Udalak

3.495 turista pasa dira ARMA PLAZA eta Matxin Artzu kaleko bulegoetatik, eta iaz 2.631 izan ziren

Ordutegien aldaketa Gazte eta Nerabe Zerbitzuetan

2019·04·23

Ordutegien aldaketa Gazte eta Nerabe Zerbitzuetan

Pazko Asteko oporretan zehar Saindua gaztelekuko eta Gazteen Bulegoko ordutegiak aldatu egingo dira

Familientzako argazkilaritza estenopeika tailerra

2019·04·16

Familientzako argazkilaritza estenopeika tailerra

Euskalphoto kongresuaren baitan zortzi urtetik gorako haurren familientzat zuzendutako tailerra

Apirileko Plenoak 10,8 milioi onartu zituen inbertsiotarako

2019·04·12

Apirileko Plenoak 10,8 milioi onartu zituen inbertsiotarako

Apirileko Ohiko Osoko Bilkurak besteak beste, onartu zuen 2019ko aurrekontuari lehen kreditu aldaketa txertatzea 10.846.630 euroko kopuruarekin.

EuskalPhoto Ekitaldiaren bigarren edizioa Itsas Etxe auditoriumean

2019·04·12

EuskalPhoto Ekitaldiaren bigarren edizioa Itsas Etxe auditoriumean

Maiatzaren 3eta 5 bitartean bigarren urtez Argazkilaritza munduko profesionalei zuzendutako EuskalPhoto ekitaldia ospatuko da Hondarribian

‘Ezezagunok’ taldearen eskutik antzerki emanaldia larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

2019·04·11

‘Ezezagunok’ taldearen eskutik antzerki emanaldia larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

Larunbatean, hilak 13, Ezezagunok Antzerki Elkarteak ‘La paz y otras lunas’ antzezlana eskeiniko du.

10'8 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak biharko plenoan

2019·04·10

10'8 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak biharko plenoan

2018ko aurrekontuaren likidazioa eginda 10.846.630 euro inbertitzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak biharko osoko bilkuran. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Lehen Alkateorde eta Ogasun zinegotziak

Hondarribiko Udalak irudi korporatibo berria du

2019·04·09

Hondarribiko Udalak irudi korporatibo berria du

Hondarribiko Udalak marka edo irudi berria dauka. Aurkezpena gaur goizean egin da Udaletxean, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Alkatea eta Maria Serrano hiritarren arretarako zinegotzia.

'Korrika' dela eta jarduera ugari Hondarribian datozen egunetarako

2019·04·04

'Korrika' dela eta jarduera ugari Hondarribian datozen egunetarako

Korrika badator. Hondarribira igandetik astelenerako gauerdian pasako da, baina ekitaldi nagusi horrekin bat egin nahian beste hainbat ekimen antolatu dira AEK, Udala, Hondarribiko ikastetxeak eta Gazte Xaia-ren artean.

Bilbao Mendi FIlm Festival-eko filme onenak Hondarribian asteburuan

2019·04·04

Bilbao Mendi FIlm Festival-eko filme onenak Hondarribian asteburuan

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra laugarren urtez jarraian egingo da Hondarribian.

Eliz Musika Zikloaren 37. edizioa datozen bi asteburutan

2019·04·02

Eliz Musika Zikloaren 37. edizioa datozen bi asteburutan

Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldiak izango dugu 37. urtez. Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da.

Atzo burututako ez ohiko osoko bilkurak etxez etxeko zerbitzuaren araudia onartu zuen

2019·03·29

Atzo burututako ez ohiko osoko bilkurak etxez etxeko zerbitzuaren araudia onartu zuen

Atzo arratsaldez ordu erdi inguru iraun zuen ez ohiko osoko bilkuran, Etxez etxeko laguntza zerbitzuari dagokion araudia onartzeko proposamena onartu zen, baita ekintzailetzaren sustapenerako enpresa lehiakortasuna hobetzeko emango diren dirulaguntzak onartzeko proposamena ere.