Gaurkotasuna

Eñaut Elorrieta Hondarribian ariko da abenduaren 23an 'Harian' lana aurkezteko

2018·11·06

Eñaut Elorrieta Hondarribian ariko da abenduaren 23an 'Harian' lana aurkezteko

Eñaut Elorrietak ‘Harian’ bere proiektu berria Hondarribian aurkeztuko du datorren abenduaren 23an, arratsaldeko 19:30ean.

Amua, disko eta musika jaialdia ostiral eta larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

2018·10·30

Amua, disko eta musika jaialdia ostiral eta larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

Ostiralean eta larunbatean, azaroaren 2 eta 3an, jaialdi berri bat izango dugu Hondarribian: ‘AMUA musika eta diska festibala’. Aurkezpena Udaletxean egin da Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia eta Ernesto Toledo antolatzailea bertan izan direlarik.

'Emakumea eta itsasoa' gaia izango duen beka deitu du Udalak

2018·10·29

'Emakumea eta itsasoa' gaia izango duen beka deitu du Udalak

Hondarribiko Udalak ‘Emakumea Hondarribian’ emakumearen arloa ikertzeko beka deialdia, hain zuzen ere ‘Emakumea eta itsasoa’ ikerketa gaia izango duen deialdia.

Plenoak EAJ eta PSE-EEren mozioa onartu zuen Alardearen aldeko eta eraso guztien aurkako jarrera ageriaz

2018·10·26

Plenoak EAJ eta PSE-EEren mozioa onartu zuen Alardearen aldeko eta eraso guztien aurkako jarrera ageriaz

Udaleko Osoko Bilkurak lau orduz luzatu zen hitzorduan, EAJ eta PSE-EEk adostutako mozio bat onartu zuen, non “Hondarribiko Udalak hiritarren arteko bizikidetzari kalte egiten dioten irain, istilu eta eraso guztien aurka dagoela adierazi nahi duen”, aurretik EH Bilduk irailaren 8an Kale Nagusian izandako gertakariengatik aurkeztutako beste mozio bati erantzunez.

Eraso matxista bat gaitzesteko Udalaren adierazpena

2018·10·25

Eraso matxista bat gaitzesteko Udalaren adierazpena

Hondarribiko Udalak erabateko gaitzespen irmoa agertu nahi du larunbatean Biteri kalearen inguruetan izandako eraso matxistaren aurrean eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasoa jasandako emakumeari. Udala osatzen duten alderdi politiko guztiek sinatu dute adierazpena.

Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du Udalak

2018·10·24

Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du Udalak

Udalak Hondarribiko Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du. Egitasmoaren aurkezpena gaur goizean burutu da Udaletxean, eta han izan da Maria Serrano, Merkataritzako zinegotzia.

11 eta 14 urteko gazteentzat euskarazko antzerki tailerra Kultur Etxean

2018·10·23

11 eta 14 urteko gazteentzat euskarazko antzerki tailerra Kultur Etxean

Udaleko Gazteria Departamentuak 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat antzerki tailerra antolatu du. Datorren azaroaren 8an hasiko da eta maiatzaren 29an amaitu, ostegun arratsaldetan Kultur Etxeko dantza gelan izango da.

Agenda 21aren II. Ekintza Planerako partaidetza saioa urriaren 23an

2018·10·17

Agenda 21aren II. Ekintza Planerako partaidetza saioa urriaren 23an

Udalak herritarrekin bigarren parte-hartze saioa egingo du datorren asteartean, urriaren 23an 18:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian. Hondarribia iraunkorrago bat helburu izango duen plangintzarako dokumentua, II. Ekintza-plana (2018-2030), izango da bileraren ardatza.

Ekintza ugari bularreko minbiziaren aurkako astean

2018·10·16

Ekintza ugari bularreko minbiziaren aurkako astean

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta ekintza ugari antolatu ditu Hondarribiko Udalak aste osorako.

Saindua Gaztelekua itxita estalkiaren azpia aztertu bitartean

2018·10·16

Saindua Gaztelekua itxita estalkiaren azpia aztertu bitartean

Saindua Gaztelekua itxita egongo da eraikinaren estalkiaren azpiaren egitura aztertzen den bitartean.

Hiriko merkatariei zuzenduta 'Marketing on line' ikastaroa martxan

2018·10·15

Hiriko merkatariei zuzenduta 'Marketing on line' ikastaroa martxan

Itsas Etxea Auditoriumeko atzekaldean bertoko merkatarientzat ‘Marketing on line’ ikastaroak eskaintzen ari da Hondarribiko Udala

Kukai dantza taldearen 'Erritu' obra Hondarribian estreinatuko da igandean

2018·10·11

Kukai dantza taldearen 'Erritu' obra Hondarribian estreinatuko da igandean

Igandean 19:30ean Itsas Etxea Auditoriumean Kukai Dantza Taldearen ikuskizun berriaren estreinaldia egingo da Euskal Herrian.

Ramon Iribarren pasealekuko haur parkean hobekuntzak egiten ari da Udala

2018·10·09

Ramon Iribarren pasealekuko haur parkean hobekuntzak egiten ari da Udala

Aste honetan hasi da Udala Ramon Iribarren pasealekuko haur parkeko lurra aldatzen. Obrak bi aste iraungo du eta aurrekontua 40.000 eurokoa da BEZ barne.

Hondarribiko mintzalaguna, EGIN JAUZI!

2018·10·05

Hondarribiko mintzalaguna, EGIN JAUZI!

Izen ematea zabalik urriaren 15a arte