Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
2019·02·28
Udalak Erribera Behera kalea asfaltatu berri du
Aste honetan Udalak Erribera Behera kalea asfaltatu berri du. Zumardia ingurutik Kosta kalera daraman barneko kalea da, alde batera eta bestera baratzak dituena.
2019·02·27
Hondarribiko Inauterietarako ekitaldien aurkezpena egin da
Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien aurkezpena gaur egin dute Udaletxean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.
2019·02·25
Guadalupeko Santutegian gaueko argiteria ornamentala hobetu egin da
Hondarribiko Udalak azken egunotan Guadalupeko Santutegia argiztatzen duten kanpoko argiteri ornamentala berritu egin du.
2019·02·22
Amuteko padurak berriz irekita jasotako abisua errealitatearekin bat ez zetorrela ikertu ondoren
•Ertzaintza eta Udaltzaingoak egindako ikerketak sugegorririk ez dagoela ondorioztatu du
2019·02·21
Amuteko padura itxita narrasti arriskutsu bat ikusia izan denaren abisua jaso ondoren
Amuteko paduretan ikusia izan den sugegorri pozointsu bat ikusia izan denaren hiritarrengandik jasotako oharra dela eta, eta narrasti espezie honek izan dezaken arriskua kontutan hartuta, erabateko izaerarekin eta edonolako istripu ekiditeko helburuarekin, paduretarako oinezkoen bidea itxi egin da.
2019·02·21
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua den Arantxa Tapia eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuorde den Bittor Oroz atzo Hondarribian izan ziren bertako Alkate den Txomin Sagarzazurekin batera, Zimizarga auzoan dagoen NerBreen enpresa bisitatzen.
2019·02·20
Erabiltzaile kopuruak gora egin du Zuloaga Etxea liburutegian berritu egin zenetik
Urte bete luze igaro da Zuloaga Etxea udal liburutegi berritua ireki zenetik. Ordutik hona zerbitzuak eman dituen emaitzak azaltzeko gaur goizean egin dute agerraldia prentsan Txomin Sagarzazu Alkateak, Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta Kote Guevara udal liburuzainak.
2019·02·19
Udalak informazio panel berriak jarri ditu Hirian zehar
Udalak herrian zehar iragarkietako panel berriak jarri berri ditu. 13.173’88 euroko inbertsioa egin da eta denetara 11 panel berri ipini dira.
2019·02·14
Oier Gil Mendizabalen 'Denak berdin' kartelak irabazi du Inauterietako lehiaketa
Oier Gil Mendizabal hondarribiarra da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. ‘Denak berdin’ izena du lanak.
2019·02·13
Abian da 'MUGIPARK' aplikazioa, TAO-ko gestioak telefono mugikorrarekin egin ahal izateko
Hondarribiko Udalak Mugipark zerbitzua abian jarri du. Ekimen berri honi esker, hirian zehar TAO-ren ordainketarekin loturiko gestio guztiak telefono mugikor batetik egin daitezke, makinetara bertaratu gabe.
2019·02·12
Musika eta Dantza Eskolarekin 22 jarduera 'A tempo' jaialdiarekin
Otsailaren 15etik 23ra, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin ‘A tempo’ ekimena izango dugu Hondarribian.
2019·02·08
'Dantza' filmea bihar Itsas Etxean, Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz-en partehartzearekin
Larunbatean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ‘Dantza’ filmea eskainiko da. Haseran, filmea aurkezteko Telmo Esnal zuzendaria eta Juan Antonio Urbeltz filmeko koreografoa eta euskal antropologo eta folklorista ezaguna ariko dira. Filmearen amaieran solasaldi bat egongo da biekin. Sarrerak 4 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.
2019·02·05
Aurtengo Zuhaitz Eguna apirilaren 6an egingo da
2019ko Zuhaitz Eguna apirilaren 6an ospatuko da Hondarribian. 24. edizioa beteko du aurten ekimenak, eta azken urte hauetako gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan.
2019·02·04
Udalak Inauterietako IX. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du
Izenematea BAZen egin beharko da otsailaren 11tik 23ra. Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemateak gutxietsita geldituko dira.
2019·01·31
Paisaia da aurtengo eskoletako A21eko gaia
Hamaikagarren ikasturtea da Hondarribiko Udalak, herriko ikastetxeekin batera, Eskolako Agenda 21 programa martxan jarri zuenetik.