Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea

2018-230 epealdirako II. Agenda 21eko ekintza plana aurkeztu zen astelehenean

2018·11·21

2018-230 epealdirako II. Agenda 21eko ekintza plana aurkeztu zen astelehenean

Astelehen arratsaldez Udaletxeko Areto Nagusian Udaleko Ingurumen departamentutik prestatutako Agenda 21eko II. Ekintza Plana aurkeztu zen, 2018 eta 2030 urteen bitarteko epealdirako helburu estrategikoak, zehatzak, eta ondorengo ekintzak zehazten diren.

Gabonetarako erakusleihoak apaindu eta bilgarriak egiteko ikastaroa merkatarientzat

2018·11·20

Gabonetarako erakusleihoak apaindu eta bilgarriak egiteko ikastaroa merkatarientzat

Ikusgarri jarriko dituzte merkatariek beren denden erakusleihoak Eguberri hauetan, atzo hasi eta datorren 30erarte Itsas Etxean burutzen ari diren erakusleihoak apaintzeko ikastaroari esker. 20 merkatari ari dira bertan jardunean.

Santo Tomas egunean Txosna jartzeko eskaera egin beharko da

2018·11·20

Santo Tomas egunean Txosna jartzeko eskaera egin beharko da

Datorren astelehenerarte, azaroak 26, irekita egongo da abenduak 21 Santo Tomas egunean Arrantzale Auzoko plazan txosna jartzeko eskaria egiteko aukera.

Hondarribia Olivenzan izan da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

2018·11·19

Hondarribia Olivenzan izan da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

Badajozen dagoen Olivenzan batzartu da asteburu honetan Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea. Bertan egin da ere Erdi Aroko Pintxoen XI. Lehiaketa. Hondarribiko ordezkari moduan Txomin Sagarzazu Alkatea egon da, eta sukaldaritza arloan, Danontzat Gastrotekako Gorka Irisarri eta bere ‘Aitatxi’ pintxoa aritu dira.

Erdi Aroko pintxo lehiaketa Olivenzan izango da asteburuan

2018·11·15

Erdi Aroko pintxo lehiaketa Olivenzan izango da asteburuan

Badajozen dagoen Olivenzan izango da asteburu honetan, azaroaren 17an eta 18an, Erdi Aroko pintxoen XI. lehiaketa; han egongo da Hondarribiko Alkate eta Erdi Aroko Hirien eta Hiribilduen sareko presidente den Txomin Sagarzazu. Lehiaketa aprobetxatuz, larunbata goizean sarearen urteko asanblada burutuko da.

VISESAk eta Udalak Presa I eta II-an 118 babeseko etxebizitza sustatzeko akordioa sinatu dute

2018·11·13

VISESAk eta Udalak Presa I eta II-an 118 babeseko etxebizitza sustatzeko akordioa sinatu dute

Atzo, 2018ko azaroaren 12an, VISESAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sozietate publikoak, eta Hondarribiko Udalak hitzarmena izenpetu zuten.

Lola Indigo, Nerea Bengoetxea, Aitor Regueiro eta hainbat artista Hondarribian hilaren 24an

2018·11·12

Lola Indigo, Nerea Bengoetxea, Aitor Regueiro eta hainbat artista Hondarribian hilaren 24an

Datorren azaroaren 24an, Jostaldi Pilotalekuan eta Itsas Etxea Auditoriumean Gipuzkoan Gazte Tour ekitaldia izango dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta Hondarribiko Udalak lagunduta, 12 eta 25 urteko gazteentzat jardunaldi osatua izango dugu Hondarribian. Aurkezpena gaur bertan egin da Udaletxean Maria Serrano Gazteria zinegotziarekin.

Joku inklusiboak dituen Ramon Iribarren haur parkea irekita dago

2018·11·09

Joku inklusiboak dituen Ramon Iribarren haur parkea irekita dago

Hondarribiko Udala jolas inklusiboak jartzen ari da Ramon Iribarren eta Amuteko haur parkeetan. Lehenik eta behin bi parkeetan lurra aldatu egingo da, eta ondoren jolasak jarri. Ramon Iribarren kalekoan eginda dago jadanik, pasa den astean ireki zirelarik, eta Amutekoan, lurra aldatu ondoren prozesu bera egingo da.

Aurten ere jarduera fisikorako laguntza zerbitzua eskaintzen du Udalak

2018·11·07

Aurten ere jarduera fisikorako laguntza zerbitzua eskaintzen du Udalak

Hondarribiko Udaleko Kirol departamentuak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua abian jarri zuen pasa den maiatzean, pertsona inaktiboei aholkularitza eskaintzeko.

Eñaut Elorrieta Hondarribian ariko da abenduaren 23an 'Harian' lana aurkezteko

2018·11·06

Eñaut Elorrieta Hondarribian ariko da abenduaren 23an 'Harian' lana aurkezteko

Eñaut Elorrietak ‘Harian’ bere proiektu berria Hondarribian aurkeztuko du datorren abenduaren 23an, arratsaldeko 19:30ean.

Amua, disko eta musika jaialdia ostiral eta larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

2018·10·30

Amua, disko eta musika jaialdia ostiral eta larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

Ostiralean eta larunbatean, azaroaren 2 eta 3an, jaialdi berri bat izango dugu Hondarribian: ‘AMUA musika eta diska festibala’. Aurkezpena Udaletxean egin da Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia eta Ernesto Toledo antolatzailea bertan izan direlarik.

'Emakumea eta itsasoa' gaia izango duen beka deitu du Udalak

2018·10·29

'Emakumea eta itsasoa' gaia izango duen beka deitu du Udalak

Hondarribiko Udalak ‘Emakumea Hondarribian’ emakumearen arloa ikertzeko beka deialdia, hain zuzen ere ‘Emakumea eta itsasoa’ ikerketa gaia izango duen deialdia.

Plenoak EAJ eta PSE-EEren mozioa onartu zuen Alardearen aldeko eta eraso guztien aurkako jarrera ageriaz

2018·10·26

Plenoak EAJ eta PSE-EEren mozioa onartu zuen Alardearen aldeko eta eraso guztien aurkako jarrera ageriaz

Udaleko Osoko Bilkurak lau orduz luzatu zen hitzorduan, EAJ eta PSE-EEk adostutako mozio bat onartu zuen, non “Hondarribiko Udalak hiritarren arteko bizikidetzari kalte egiten dioten irain, istilu eta eraso guztien aurka dagoela adierazi nahi duen”, aurretik EH Bilduk irailaren 8an Kale Nagusian izandako gertakariengatik aurkeztutako beste mozio bati erantzunez.

Eraso matxista bat gaitzesteko Udalaren adierazpena

2018·10·25

Eraso matxista bat gaitzesteko Udalaren adierazpena

Hondarribiko Udalak erabateko gaitzespen irmoa agertu nahi du larunbatean Biteri kalearen inguruetan izandako eraso matxistaren aurrean eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasoa jasandako emakumeari. Udala osatzen duten alderdi politiko guztiek sinatu dute adierazpena.

Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du Udalak

2018·10·24

Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du Udalak

Udalak Hondarribiko Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du. Egitasmoaren aurkezpena gaur goizean burutu da Udaletxean, eta han izan da Maria Serrano, Merkataritzako zinegotzia.