Gaurkotasuna

Santiago kalearen berriritartzea aurrera doa eta ekainerako amaituko da

2018·03·13

Santiago kalearen berriritartzea aurrera doa eta ekainerako amaituko da

Aurrera doaz martxa onean azaroaren amaieran hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanak. Gaur goizean prentsarekin obra bisita bat egin da, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Alkatea, Juantxo Murua Endara Ingenieros Asociados obra zuzendaritzako enpresatik, baita Urbycolan enpresako Iokin Berridi obra burua ere.

Eraso matxista bat gaitzesteko Hondarribiko Udalaren adierazpena

2018·03·10

Eraso matxista bat gaitzesteko Hondarribiko Udalaren adierazpena

Udala osatzen duten EAJ, ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP alderdiek bat egin dute adierazpen honekin.

Abian da Aste Santuko argazki lehiaketaren edizio berri bat

2018·03·09

Abian da Aste Santuko argazki lehiaketaren edizio berri bat

Udaleko Turismo Sailak Hondarribiko XII. Argazki Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan edonork parte har dezake, nahiz eta bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzazken, inoiz saritu edota argitaratu gabeak.

Martxoak 8 dela eta Hondarribiko Udalaren adierazpena

2018·03·08

Martxoak 8 dela eta Hondarribiko Udalaren adierazpena

Martxoak 8 dela eta, Emakumeen Nazioarteko Eguna, EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta PP alderdiek sinatu dute honako adierazpena. EH BILDU-k ez du sinatu.

Gazteria departamentutik jarduera ugari antolatu dira gazteei begira

2018·03·07

Gazteria departamentutik jarduera ugari antolatu dira gazteei begira

Javier Ugarte kalean dagoen Gazteen Zerbitzuan prentsaurrekoa eskaini berri du Arantxa Berrotaran Gazteria zinegotziak, datozen asteetan gazteei begira departamentutik antolatu diren egitasmoak zerrendatu eta ezagutzera emateko asmoz.

Ontziak gaika biltzeko zakarrontziak jarri dira Hondarribiko 16 haur parkeetan

2018·03·05

Ontziak gaika biltzeko zakarrontziak jarri dira Hondarribiko 16 haur parkeetan

Hondarribiko hirian dauden hamasei haur parkeek zakarrontzi bikoitzak dituzte dagoeneko gune horietan ibiltzen direnek ontziak gainerako hondakinetatik bereiz ditzaten. Ekimena gaur eguerdian aurkeztu da, Muliateko haur parkean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuetako gerentea, egon diren ekitaldian.

Gipuzkoako Parke Teknologikoaren arduradunek Bateragarritze Planaren aurreko aurrerapenaren agiria azaldu dute

2018·03·02

Gipuzkoako Parke Teknologikoaren arduradunek Bateragarritze Planaren aurreko aurrerapenaren agiria azaldu dute

Hondarribiko Udal Areto Nagusian lan bilera izan da aste honetan, eta bertan Gipuzkoako Parke Zientifikoaren eta Teknologikoaren arduradunek Hondarribiko eta Irungo Udalei Zubieta-Urdanibiaren Bateragarritze Planaren aurreko aurrerapen agiria aurkeztu diete.

Emakumearen Astean ekitaldi ugari datorren astean

2018·03·01

Emakumearen Astean ekitaldi ugari datorren astean

Datorren osteguna, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, EMEKI Elkarteak eta Hondarribiko Udalak ‘Emakumearen Astea’ antolatu dute. Emakume artisten erakusketak, film proiekzioa, hitzaldia eta omenaldi bat ere aurreikusten da programazioan.

'A tempo' ekimenaren 23 ekitaldi aste honetan Kultur Etxean

2018·02·26

'A tempo' ekimenaren 23 ekitaldi aste honetan Kultur Etxean

Aste osoan zehar, gaurtik martxoak 3 arte, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin ‘A tempo’ ekimena martxan jarriko da.

Plenoak Zubietako Parke Teknologikoaren eta pentsio sistema publikoaren alde egin du

2018·02·23

Plenoak Zubietako Parke Teknologikoaren eta pentsio sistema publikoaren alde egin du

Atzo hiru ordu pasatxoz luzatu zen otsaileko Ohiko Osoko Bilkurak, beste zenbaiten artean, bi mozio onartu zituen. Horietako bat, Zubietako Parke Teknologikoaren aldekoa, eta bestea, pentsioen sistema publikoen aldekoa.

Amuteko biribilgunean lanak egingo dira igande gauez

2018·02·22

Amuteko biribilgunean lanak egingo dira igande gauez

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazten zaigunez, Amuten eraikitzen ari diren biribilguneko proiektuan, errepidea asfaltatu egin behar da, eta baldintza klimatologikoek lanak egoki egitea ahalbidetzen badute, igande gauean egingo dira.

Gabarrari kalean tanatorio-beilatokia eraikitzeko lizentziaren inguruan Udal Gobernu taldearen eritzia

2018·02·19

Gabarrari kalean tanatorio-beilatokia eraikitzeko lizentziaren inguruan Udal Gobernu taldearen eritzia

PSE-EE eta ABOTSANITZ udal taldeek Gabarrarin tanatorio-beilatoki bat eraikitzeko emandako lizentziari buruz zenbait balorazio egin ditu, eta Udal gobernu taldeak horiei dagokienez zera esan nahi du.

'Euskal Herriko ehorzketarik zaharrena' izeneko erakusketa ireki da ARMA PLAZAn

2018·02·16

'Euskal Herriko ehorzketarik zaharrena' izeneko erakusketa ireki da ARMA PLAZAn

ARMA PLAZA eraikineko bigarren solairuan aurkeztu da gaur goizean ‘J3: Euskal Herriko ehorzketarik zaharrena’ izeneko erakusketa. Gaurtik hilaren 25erarte irekita egongo den erakusketaren irekiera ekitaldian, Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Carlos Olaetxea Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria eta Gordailuako zuzendaria, Alvaro Arrizabalaga eta Mari Jose Iriarte arkeologoak, Juantxo Agirre Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkaria, Goio Uriarte, Hondarribiko Udaleko Kultur teknikaria izan dira.

Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteen inguruko hitzaldia ostiralean Kultur Etxean

2018·02·14

Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteen inguruko hitzaldia ostiralean Kultur Etxean

Ostiralean hitzaldi berezia izango dugu Kultur Etxean. ‘Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak’ lelopean, Paco Etxeberriak, Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak parte hartuko dute.

Karroza onena Amute-Kostakoa eta konpartsen artean 'Txotxuak'

2018·02·13

Karroza onena Amute-Kostakoa eta konpartsen artean 'Txotxuak'

Udaletxeko Areto Nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Merkataritza departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu zen atzo19:30ean. Bertan izan ziren Kulturako zinegotzia Kalixa Silanes, Goio Uriarte Kultura teknikaria, Udaleko hainbat zinegotzi, eta nola ez partehartzaileen ordezkaritza handi bat.