Gaurkotasuna

Kanikrossaren laugarren edizioa igandean Higer inguruan

2018·02·06

Kanikrossaren laugarren edizioa igandean Higer inguruan

Igande honetan Txakurkrossa izango dugu laugarren urtez Hondarribian. Euskanikross Kirol Elkarteak antolatua, Higer Itsasargiko inguruetan burutuko da igande goizeko lehen ordutik.

Gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzat dirulaguntzak banatu dira

2018·02·05

Gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzat dirulaguntzak banatu dira

Hondarribiko Udalak, Gizarte Departamentuaren zerbitzuaren bitartez, 15.000 euro banatuko ditu Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteen artean. 17 dira laguntza jasoko duten elkarteak. Hortaz gain, gogoratu behar da Udalak aurten beste 103.893 euro banatu dituela Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean.

Hondarribian minibus zerbitzu bat ezartzeko inkesta egiten ari da Udala

2018·02·01

Hondarribian minibus zerbitzu bat ezartzeko inkesta egiten ari da Udala

Hondarribiko Udalak mugikortasun jasangarria sustatzeko eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko helburuarekin, herrigune eta auzoen artean ibiliko litzatekeen minibus zerbitzu baten bideragarritasuna aztertu nahi du.

Harresilanda kalearen zati bat itxi egingo da hiru egunez

2018·01·26

Harresilanda kalearen zati bat itxi egingo da hiru egunez

Javier Ugarte kalean errepidean egin beharreko hobekuntza batzuk direla eta, astelehena, asteartea eta asteazkena, Harresilanda kalea itxita egongo da autoentzat.

III. Txema Olazabal Kirol Sariak martxoaren 16an izango dira

2018·01·25

III. Txema Olazabal Kirol Sariak martxoaren 16an izango dira

Datorren martxoaren 16an ostirala, III. Olazabal Kirol Sariak banatuko dira Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean, 2014an eta 2016an egindako ekitaldien ondoren.

James Joyce-ren 'Dublindarrak' antzerkian Hondarribian igandean

2018·01·23

James Joyce-ren 'Dublindarrak' antzerkian Hondarribian igandean

Asteazkenetik ostiralera Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu ondoren, Hondarribira etorriko da igandean. Otsailean Donostia eta Iruñean ere ikus ahal izango da.

Hondarribia FITUR azokan izan da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

2018·01·19

Hondarribia FITUR azokan izan da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

Hondarribia Madrilen ospatzen ari den FITUR Turismoko Nazioarteko Azokan izan da Txomin Sagarzazu Alkatearekin. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente izaki, atzo bertan egin zen hiri guztien arteko asanblada, eta besteak beste, Salamankako probintzian dagoen Ciudad Rodrigo sarera batzea onartu zuten.

Zubietako Parke Teknologikoaren gaiak bere interes eta erritmoak dituela esan du Txomin Sagarzazu Alkateak

2018·01·18

Zubietako Parke Teknologikoaren gaiak bere interes eta erritmoak dituela esan du Txomin Sagarzazu Alkateak

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak prentsaurrekoa eman berri du Zubietako Parke Teknologikoaren inguruan azken egunotan esan eta argitaratu denari buruz aritzeko eta Udalaren ikuspegia emateko.

Hondarribia FITUR azokara joango da bihar Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

2018·01·17

Hondarribia FITUR azokara joango da bihar Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

Hondarribia Madrilen ospatzen den Turismoko Nazioarteko Azokara (FITUR) joango da bihar. Azoka gaur hasi eta igandean amaituko da.

Islandian XVII. mendean gertatutako euskal arrantzaleen inguruko sarraskia dokumentalean ostegunean

2018·01·15

Islandian XVII. mendean gertatutako euskal arrantzaleen inguruko sarraskia dokumentalean ostegunean

Ostegun honetan, arratsaldeko 19:30ean Alde Zaharreko Kultur Etxean ‘Baskavigin a.k.a., la matanza de los balleneros vascos’ dokumentala ikus ahal izango da, hitzaldi batekin. Sarrera doakoa izango da.

Auzo-bide ugari birgaitzen ari da Udala azken asteotan

2018·01·12

Auzo-bide ugari birgaitzen ari da Udala azken asteotan

Hondarribiko Udala azken aste hauetan zenbait auzo bide zolatu eta konpontzen ari da. Udaleko Nekazaritza Departamentuaren proiektua da, eta abendua zein urtarrilean zehar 1’5 kilometro lineal zolatzen ari dira hainbat auzotan.

'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimena aurkeztu da Hondarribian

2018·01·10

'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimena aurkeztu da Hondarribian

Gaur goizean aurkeztu da Hondartza Kiroldegiaren aurrekaldean ‘Euskaraldia, 11 egun euskaraz’ ekimena. Hantxe izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Kike Amonarriz euskaltzale eta eragile ezaguna, Martin Lizeaga Blagan Euskara Elkarteko presidentea, eta hainbat hondarribiar, arlo desberdinetako ordezkari eta aurpegi ezagunak.

Inauterietako kartel lehiaketa deitu du Udaleko Kultura Departamentuak

2018·01·08

Inauterietako kartel lehiaketa deitu du Udaleko Kultura Departamentuak

Entregatzeko urtarrilaren 17, 18 eta 19an egin behar da BAZen

Biharko Postari eta ostiraleko Errege Kabalgataren ibilbide eta ordutegiak

2018·01·03

Biharko Postari eta ostiraleko Errege Kabalgataren ibilbide eta ordutegiak

Ostegun eta ostiralean postaria eta Erregeak Hondarribira etorriko dira. Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak:

Urteko lehen asterako ekitaldi ugari Hondarribian

2018·01·02

Urteko lehen asterako ekitaldi ugari Hondarribian

Ohitura bihurtu den ekitaldi batekin hasi dugu urtea. Itsas Etxea Auditoriumean, urtarrilaren lehen arratsaldean ballet ikuskizuna izan genuen Itsas Etxea Auditoriumean, ‘Maria Nikolayeva’ Ekaterinburgoko ballet taldearen emanaldiarekin.