Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea

2017ko likidazioa onartu eta 5'67 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak osteguneko Plenoan

2018·04·24

2017ko likidazioa onartu eta 5'67 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak osteguneko Plenoan

2017ko aurrekontuaren likidazioa eginda 5.186.000 euroko altxortegi gerakina lortu du Udalak; hala, 2018ko aurrekontuan 5.672.800 euroko kreditu aldaketa bat txertatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak osteguneko osoko bilkuran. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Lehen Alkateorde eta Ogasun zinegotziak.

Opila Eguna dela eta prebentzio lanak egin ditu Udalak

2018·04·23

Opila Eguna dela eta prebentzio lanak egin ditu Udalak

Asteazkenean San Marko Eguna ospatzen da, Opila Eguna. Denentzat egun berezia izanik, gazte eta nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da.

400 dantzari Hondarribian Muxiko Eguna dela eta igandean

2018·04·20

400 dantzari Hondarribian Muxiko Eguna dela eta igandean

Igandean Hondarribian Mutxiko Eguna ospatuko da. Hilero Damarri plazan mutxiko dantzan aritzen den Zumardikoak Elkarteak antolatuta, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Arma Plazan.

Zuhaitz Eguna larunbatean ospatuko da San Telmo inguruan

2018·04·17

Zuhaitz Eguna larunbatean ospatuko da San Telmo inguruan

Iaz jaiotako haur bakoitzarengatik, 2018ko Zuhaitz Eguna larunbata honetan ospatuko da Hondarribian. 23. edizioa beteko du aurten ekimenak, eta azken urte hauetako gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan.

Martxan da Hondarribiko Bertako Produktuen Astea

2018·04·16

Martxan da Hondarribiko Bertako Produktuen Astea

Gaurtik igandera Hondarribian bertako produktuaren astearen hirugarren ekitaldia egingo da. Ekimenaren helburua bertako ekoizleen lana sustatzea eta elikadura ohitura osasungarriak hedatzen laguntzea da.

Herri Kanta Jaialdia maiatzaren 20an izango da

2018·04·11

Herri Kanta Jaialdia maiatzaren 20an izango da

29. urtez jarraian Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 20an burutuko da, goizeko 11.30ean Gipuzkoa Plazan.

Hondarribiko ikasleak kontsumo arduratsua lantzen ari dira

2018·04·10

Hondarribiko ikasleak kontsumo arduratsua lantzen ari dira

Hondarribiko Ikastetxeak kontsumo arduratsuaren gaia jorratzen ari dira ikasturte honetan, garapen iraunkorraren aldeko Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren barnean.

'Elkarrekin Together' dokumentala eta solasaldia ostegunean Kultur Etxean

2018·04·09

'Elkarrekin Together' dokumentala eta solasaldia ostegunean Kultur Etxean

Ostegunean, Alde Zaharreko Kultur Etxean, ‘Elkarrekin Together’ dokumentala eta solasaldia egongo da arratsaldeko 19:00etatik. Sarrera doakoa izango da.

Zolatze lanak egiten ari da Udala hirian zehar

2018·04·05

Zolatze lanak egiten ari da Udala hirian zehar

Azken asteotan Udala Hondarribiko hainbat auzo eta kaleetan zolaztatze lanak burutzen ari da. Martxoaren erdialdera hasi ziran lanak eta apirilean zehar luzatzea aurreikusten da.

Turista pila jaso dituen Aste Santuaren balorazio positiboa Hondarribian

2018·04·04

Turista pila jaso dituen Aste Santuaren balorazio positiboa Hondarribian

Euskal Herriko eta Gipuzkoako datuek diotena jarraituz, Hondarribian jende pila ibili da Aste Santuan, baina iazko aglomeraziorik gabe. ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio puntutik jakinarazten zaigunez, 2.631 izan dira Aste Santuan bulegotik pasa diren turistak, iaz baino %25 gutxiago.

Amuteko biribilguneko lanak amaitu dira

2018·03·28

Amuteko biribilguneko lanak amaitu dira

Markel Olano diputatu nagusia, Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatua eta Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea izan dira amaiera ekitaldian

Bilbao Mendi Film Festival-eko filme onenak Hondarribian

2018·03·27

Bilbao Mendi Film Festival-eko filme onenak Hondarribian

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra hirugarrenez egingo da Hondarribian, Itsas Etxea Auditoriumean, apirilak 7 eta 8an, larunbata eta igandea.

Hondarribia prest Aste Santurako eguraldi txarrari begira

2018·03·26

Hondarribia prest Aste Santurako eguraldi txarrari begira

Aste Santurako prest da Hondarribia. Asteburutik turista ugari dabil herriko kaleetan eta nabari da ARMA PLAZAko informazio puntuan.

Eskifaiaren Eliz Musika Zikloak bigarren asteburua bihar eta etzi

2018·03·23

Eskifaiaren Eliz Musika Zikloak bigarren asteburua bihar eta etzi

Larunbatean eta igandean, Hondarribiko Eliz Musikaldia izango dugu Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan. 36. urtez jarraian, Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da.

'Euskararen kriseilua' ekimena aurkeztu da gaur Hondarribian

2018·03·21

'Euskararen kriseilua' ekimena aurkeztu da gaur Hondarribian

Zuloaga Etxean aurkeztu da gaur goizean ‘Euskararen Kriseilua’. Euskara, elkarrekin zaindu, transmititu eta gure hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa egiteko gonbidapena.