Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
2019·04·04
Bilbao Mendi FIlm Festival-eko filme onenak Hondarribian asteburuan
Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra laugarren urtez jarraian egingo da Hondarribian.
2019·04·02
Eliz Musika Zikloaren 37. edizioa datozen bi asteburutan
Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldiak izango dugu 37. urtez. Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da.
2019·03·29
Atzo burututako ez ohiko osoko bilkurak etxez etxeko zerbitzuaren araudia onartu zuen
Atzo arratsaldez ordu erdi inguru iraun zuen ez ohiko osoko bilkuran, Etxez etxeko laguntza zerbitzuari dagokion araudia onartzeko proposamena onartu zen, baita ekintzailetzaren sustapenerako enpresa lehiakortasuna hobetzeko emango diren dirulaguntzak onartzeko proposamena ere.
2019·03·27
Bertako produktuaren astearen laugarren edizioa apirilaren 8tik 14ra
Apirilaren 8tik (astelehena) 14ra (igandea) Hondarribian bertako produktuaren astearen laugarren ekitaldia egingo da
2019·03·25
Gazteei zuzenduta hainbat ekitaldi datozen aste eta hilabeteetarako
Gaur goizean Udaletxean emandako prentsaurrekoan datozen asteetarako gazteei zuzendutako ekitaldien berri eman da. Maria Serrano Gazteria zinegotziak departamentutik antolatu diren egitasmoak zerrendatu eta ezagutzera eman ditu.
2019·03·21
Dena prest igandeko IX. Donostia-Hondarribia Talaia Trail mendi lasterketarako
Igande honetan Donostia-Hondarribia-Talaia Bidea lasterketaren bederatzigarren edizioa ospatuko da, Fortuna Kirol Taldeak antolatua.
2019·03·13
Udalak berdintasun diagnostikoa burutu eta plana abian jarriko du
“Udalak gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lanketa egiteko konpromisoa du. Horrela, diagnostikoa egin eta Berdintasun Plana gauzatzeko hainbat kontu eta proiektu martxan jarri dira”.
2019·03·12
Martxoaren 8ko gizalegearen kontrako ekintzei buruzko Udal Gobernu Taldearen oharra
Martxoaren 8an gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko ekitaldi ugari ospatu ziren.
2019·03·11
Amaitu dira Bera kalean espaloiak hobetzeko lanak
Pasa den astean bukatu ziren Udalak Bera kaleko zenbait espaloietan egindako hobekuntza lanak. “Zorua eta kanalizazioa berritzeaz gain, argiztapena hobetu da ere, kontsumo baxuko argiak jarriz ”esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzu eta Obren Zinegotziak. “Duela hiru urte egin zen espaloi konponketen jarraipena izan da”. Lanen aurrekontua 39.571,84 eurokoa izan da (BEZa barne).
2019·03·07
Martxoak 8 dela eta Hondarribiko Udalaren adierazpen instituzionala
Alderdi guztiak alde agertu dira, pasatako osoko bilkuran denek aldeko botoa eman zioten eta testoari.
2019·03·06
Jaizkibel V cromlech-aren egitura berezia aurkitu dute indusketa batean
Aranzadiko arkeologoek urteak daramatzate gure lurraldean monumentu megalitikoak bilatzen eta finkatzen. Oraingoan, Jaizkibel V ikertuta, hasiera batean aurrez ikusitakoa baino egitura konplexuagoa topatu ahal izan da; izan ere, arkeologoek arkitektonikoki berezia den monumentua azaleratu dute. Aurkezpena gaur goizean egin da Jaizkibel mendian bertan, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Juantxo Agirren Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia, eta Manu Ceberio arkeologoa eta indusketa honen zuzendariak.
2019·03·05
Kontzertu pedagogikoak Itsas Etxean
1834 ikaslek parte hartuko dute martxotik maiatzera bitarte burutuko diren kontzertu pedagokioetan.
2019·03·01
Plenoak martxoak 8ko emakumezkoen grebaren aldeko posizioa hartu zuen
Atzo bi ordu t’erdiz luzatu zen otsaileko ohiko osoko bilkuran hainbat erabaki onartu ziren. Horien artean, ahobetez adostu zen datorren martxoaren 8an deitutako emakumeen greban “Udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea, eta ardura hartzea zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko”.
2019·02·28
Udalak Erribera Behera kalea asfaltatu berri du
Aste honetan Udalak Erribera Behera kalea asfaltatu berri du. Zumardia ingurutik Kosta kalera daraman barneko kalea da, alde batera eta bestera baratzak dituena.
2019·02·27
Hondarribiko Inauterietarako ekitaldien aurkezpena egin da
Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien aurkezpena gaur egin dute Udaletxean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.