Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
2020·02·17
Inauterietarako hainbat ekitaldi aste honetan Hondarribian
Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien aurkezpena gaur egin dute Udaletxeko Areto Nagusian Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes, Kulturako zinegotziak.
2020·02·14
Talaia-Bordari eta Institutuko ingurua hobetzeko proiektua eta bilera partehartzailea
Hondarribiko Udala eskola inguruneak bizigarriagoak bihurtzeko proiektu batean sartuta dabil. Hartara, otsailak 19rako bilera partehartzaile bat deitu da Talaia Bordari Ikastetxean.
2020·02·13
Otsailaren 28an itxiko da ez ohiko etxebizitzen errekarguaren salbuespena eskatzeko epea
Hondarribiko Udalak gogorarazten du datorren otsailaren 28an itxiko dela ez ohiko etxebizitzei %50eko errekargua aplikatzeko salbuespenak eskatzeko epea, beti ere legedia betetzen dutenei.
2020·02·12
Gaurtik larunbatera 'A tempo' ekitaldia Kultur Etxean
Gaurtik larunbaterarte, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin ‘A tempo’ ekimena martxan jarriko da.
2020·02·11
Bigarren eskuko etxebizitzen eskatzaileen zerrendaren zozketaren inguruan
Ostiralean Udaletxeko Areto Nagusian egin zen bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan daudenen arteko zozketaren emaitzak web orrian eta Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratu dira.
2020·02·10
Iaz jaiotako neska eta mutilengatik Zuhaitz Eguna martxoaren 28an
2020ko Zuhaitz Eguna martxoaren 28an ospatuko da Hondarribian. 25. edizioa beteko du aurten ekimenak, eta azken urte hauetako gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan.
2020·02·06
Udal Gobernuaren jakinarazpena Blues-ari buruz
Carlos Malles jaunak Hondarribiko alkatearen eta udal gobernu-taldearen aurka egindako salaketa bidegabe eta funtsik gabeen aurrean, beharrezkoa eta nahitaezkoa da salaketa horiei zorroztasunez eta ekinbidez erantzutea, herritarrek, oro har, eta, bereziki, Hondarribiko herritarrek, jakin dezaten.
2020·02·05
EMEKI Elkartearen eskutik emakumezkoen pala txapelketa
Larunbata honetan hasi eta finala martxoaren 7an, ‘Emakumeen V. Pala Txapelketa’ ospatuko da Soroetako pilotalekuan. Aurkezpen ekitaldia gaur burutu da.
2020·02·04
Egunero ikastetxera hamaiketakoa eramateko bilduki jasangarriak egin ditu Udalak
Hondarribiko ikastetxeetako lehen hezkuntzako haur guztiek eguneroko bere hamaiketakoak eramateko berrerabilgarriak izango diren bilduki bana izango dute. Aurkezpena ekitaldia gaur burutu da Udaletxean.
2020·02·04
Mugikortasun gaietan 2020 urterako Hondarribiko Udalak aurreikusitako aurrerapausoen artean Ama Guadalupekoa ikastetxeko ingurunearen hobekuntzarako lanen prestaketa aipatu behar da.
2020·02·03
Udal hilerria irekita dago neurri bereziekin
Udal Hilerria irekita dago berriz. Larrialdi Egoeran sartu ginenetik, azken asteotan itxita egon da eta erakunde desberdinek hilerriak irekitzeko baimenak eman ostean, gaurtik egunero 8:30etik 20:00etara irekita egongo da.
2020·01·31
Sormenezko idazketa tailerra antolatu du Udal Liburutegiak
Hondarribiko Udal Liburutegiak sormenezko idazketa tailer bat antolatu du. Aurkezpena gaur goizean burutu da Zuloaga Etxean, eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Kote Guevara udal liburuzaina eta Itziar Sistiaga, tailerraren zuzendaria izango dena.
2020·01·30
Hiri Segurtasuneko eta Udal Zerbitzuetako aurrekontuak aurkeztu dira
Hondarribiko Udalak Hiri Segurtasunerako 2.979.900 euroko aurrekontua dauka 2020 urterako, eta 3.613.342 euro zerbitzu orokorretarako.
2020·01·29
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko Gaztelagun programak 2020an 4.500 gaztera iritsi nahi du
Gaztelagun 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren programak alokairua ordaintzeko laguntza zuzenak ematen dizkie gazteei