Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
2020·07·23
Udabenturako gazteek Psilocybe elkarteko kideen laguntzaz Udabenturako kanta sortu eta grabatu dute Amuteko estudioan.
2020·07·22
Udako itsas jardueren aukera zabala Hondarribian segurtasun eta osasun neurri guztiekin
Aurtengo uda berezi honetan ere, Hondarribian itsas-aisiarekin loturiko jarduera ugari eskaintzen dira udako denboraldiari begira.
2020·07·19
Uda Jolas eta Uda Abentura bertan behera Osasun Sailak hala eskatuta
COVIDeko datuen bilakaerak eraginda, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak udalekuak ixteko eskaria jarraituz, Hondarribiko Udalak Uda Jolas eta Uda Abentura aldi baterako etetea erabaki du.
2020·07·16
Mugikortasun Mahaia astelehenean bilduko da Areto Nagusian
Ezinbestekoa izango da maskara eramatea eta elkarte bakoitzetik bakarrik pertsona bat joatea bilerara
2020·07·15
Uztaila eta abuzturako kultur ekitaldien agenda zabala prestatu du Udalak
Kale ekitaldiak Kasino Zaharreko lorategietan eta Baluartean izango dira, eta barnekoak Itsas Etxea Auditoriumean, beti osasun neurriak bermatuko direlarik
2020·07·14
Ostegunean goizeko 11:00tan burutuko den Udalerria Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 164/2020 epaiaren aurka Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa aurkeztea aztertuko du.
2020·07·13
EAJk irabazi zituen atzoko hauteskundeak botuen %48'92arekin
EAJ-k irabazi zituen atzo Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Hondarribian. 3464 boturekin, %48’92 eskuratu zuen EAJk. Bigarren EHBildu geratu zen, 1836rekin, eta botu guztien %25’93arekin.
2020·07·10
13.245 hondarribiarrek daukate igandean botoa emateko eskubidea
Igande honetan adin nagusiko 13.245 pertsonek izango dute bozkatzeko eskubidea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
2020·07·08
Udako programa askoz gozatzeko aukera izango dute ume eta gazteek
2020·07·08
ONDO PASA, prebentzio eta osasunaren sustapenerako kanpaina abian da
Aurten, COVID19 eta bizitzen ari garen egoera dela eta, esfortzu handia egin du Udalak egiten dituen prebentzio ekintza guztiak aurrera eramateko. Hala esan du Maria Serranok, Udaleko Gazteria zinegotziak.
2020·07·07
Jaietako Kartel eta Argazki lehiaketak deitu dira
Aurten oso bereziak izango diren Hondarribiko Jai Nagusietarako kartel eta argazki lehiaketak antolatu ditu Kultura departamentuak.
2020·07·03
Tren Berdea bueltan da uztaila eta abuztuko igande, astelehen eta asteartetan
Igande honetatik hasita, uztaileko eta abuztuko igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdea bueltan da Hondarribian. Udalak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute ekimena.
2020·07·01
Jaizkibel mendiaren aberastasunak zaintzeko erakusketa
Jaizkibel mendia eta bere biodibertsitatea zaintzeko erakusketa bat abian jarri da mendian bertan. Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Aranzadi Zientzia Elkartearen aholkularitzarekin egin da ekimena.
2020·06·29
Martxoan egin ez ziren ekitaldietako sarrerak itzuliko dira
Kultura departamentutik jakinarazten denez, Ikusirik oraindik ezin direla atzeratutako ekitaldien data berriak konfirmatu, martxoan egin behar ziren eta bertan behera geratu ziren ondorengo ekitaldien sarrera guztien itzulketa egitea erabaki da.
2020·06·26
Eraso matxista gaitzesteko Hondarribiko Udalaren adierazpena
Udalean ordezkatutako alderdi politiko guztien adostasunarekin egin da komunikatua.