Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Xatz, Eskifaia eta Loinatz abesbatzak igandean zuzenean parrokian

Igande arratsaldean Hondarribiko Eliz Musikaldiaren 34. Edizioko azken kontzertuak entzun ahal izango dira.

2016·03·16


Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin. Kontzertu bikoitza izango da.

Lehenik bertako Xatz Eskifaia ariko da, eta bigarren kontzertu moduan, Beasaingo Loinatz eta bertako Eskifaia Abesbatzaren emanaldia izango dugu. Zuzendari moduan Gorka Aierbe egongo da eta Gerardo Rifón organuan. Loinatz Abesbatza 1939an sortu zuen Beasainen Pedro Jose Iguainek.

Ondoren zenbait urtetako etenaldi baten ondoren, 1986an Xabier Sarasolaren gidaritzapean indarberriturik birsortu zen. Igandean parte hartuko duten abesbatzen eta kontzertuko programaren inguruan gehiago jakiteko, begiratu www.hondarribia.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Egitaraua bigarren asteburua [pdf]