Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

San Pedro eta Santiago kaleak egoiliar eta baimenduek erabiltzeko izango dira

Portuko berriritartzearen bosgarren fasea amaitzen ari da.

2016·03·15


Ostiralean amaituko dira irailaren erdian hasi ziren lanak, 1’19 milioiko aurrekontuarekin eta gainontzeko Portuko kaleak berriritartzzeko helburu berarekin.

Pasa den astean Udalak bilera eduki zuen Portuko bizilagun, dendari eta ostalariekin, proposamena helarazi ahal izateko. “Eskertu nahi dut bileran izandako harrera egokia. Gure proposamena aurkeztu genuen eta bertan zeudenen eskariak entzun genituen” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Bileran azaldu zen moduan, orain arteko irizpide orokorrari jarraiki, hau da, oinezkoaren alde egitea eta denon bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin, zenbait trafiko eta estazionamendu aldaketa egongo dira:

  • Trafikoaren zentzua aldatuko da; Santiago kaletik sartu beharko da eta San Pedro kaletik atera.
  • Sarrera bakarrik bizilagun eta baimenduek egin ahal izango dute, eta gehienez 30 minutuz utzi ahal izango dute autoa.
  •  Helburu honetarako, Santiago kalean 8 plaza erreserbatuko dira eta San Pedro kalean 4, bizilagun eta baimenduentzat, eta 30 minutuz gehienez.
  • Bernat Etxepare kalea errotazioko TAO gunea izango da, batez ere San Pedro eta Santiago kaleetako komertzioei begira.
  • Bentako aparkalekuan, 36 toki erreserbatuko dira urte osorako Portuko bizilagunei begira.

Kalera autoz sartzeko baimenak

Santiago kalera, eta beraz San Pedro kalera ere, sartzeko aukera izango dutenak Santiago kalean eta San Pedro 1-59 zenbakietan autoa erroldatuak dutenak izango dira (hain justu Santiago kalearen amaieraren parean). Denetara 303 auto dira Santiago kalean eta 55 San Pedron.

Autoen sarrera eta irteera kamera bidez eta TAOko agenteen bidez kontrolatuko da. Gainera, zenbait baimen eskainiko dira behar berezietarako. Aurretiaz eskatu beharko dira Udaltzaingoan (Zezen plaza, 943 111313). Bihar goizeko 10:00etatik aurrera egin ahal izango dira eskariak.

Aldaketen helburua “San Pedro kalean hartutako neurrien emaitza ikusita, prozesu berarekin jarraitzea da Udalaren helburua, bizi kalitatea hobetuz. Neurri hauek ekartzen duten aparkaleku kopuruen beherakadari aurre egiteko, bizilagunentzat 36 toki erreserbatuko dira Bentako aparkalekuan”. “Bernat Etxepare kalean errotazio altuko aparkalekuak jarriko dira, erabiltzaileek ahal den hurbilen izan ditzaten zerbitzu, denda eta negozioak” gehitu du Sagarzazuk.