Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Euskarazko hiztegi txikia bederatzi hizkuntzetan turismoari begira
2016·03·22
“Euskara departamentutik abian jarri dugun ekimen bat da” esan du Arantxa Berrotaran Euskara zinegotziak. 2000 ale banatzen ari gara egunotan bertako hotel, nekazal etxe eta ostatuetan, turistak diren eta ez direnentzat, euskararen erabilera sustatzeko asmoz. “Hondarribia euskaraz bizi” izeneko patrikako hiztegi honetan oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Hondarribira etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan. Azpimarratzekoak dira adibidez agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak… “Turistak ez direnentzat baliagarriak dira” gehitu du Maria Serrano Turismoko zinegotziak. “Baina agian gehiago kanpotik gure artera etortzen direnentzat. Asko dira Hondarribira etortzen zaizkigunak, gero eta toki desberdinagoetakoak. Horregatik, euskaraz moldatzeko edo moldatzen hasteko tresna baliagarria dela uste dugu Udaletik. Aste Santuan sartuak gara eta gurera etorri direnen artean harrera ona edukiko duela espero dugu”.
Aipatutako hitz horiek guztiak zortzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana.