Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Kulturako aurrekontua 2,029 milioikoa da 2016rako

Kultura Departamentuak 2.029.834 euroko aurrekontua du 2016rako, iazkoa zifraren oso antzekoa.

2016·03·08


Hala adierazi du Kalixa Silanes Kulturako zinegotziak.

Kultura diogunean, kultur programazioa eta eraikuntzak, Udal Liburutegia, Artxiboa, herriko eta auzoetako jaiak esan nahi da”. “Helburu nagusienak sei dira: Herritarrentzako kultur programazio interesgarria prestatzea, Hiriko elkarteek kultur jarduerak egin ditzaten laguntzea, Hiriko jai egitarauak antolatzea eta auzo elkarteei laguntza ematea, Zuloaga Etxeko obrak egin eta bitartean liburutegiaren ordezko zerbitzua eskaintzea, Artxibo zerbitzua eskaintzea eta azkenik, Arma Plaza Fundazioari ondarea jorratzeko laguntza ematea” esan du Silanesek.

Zinegotziak azpimarratu egin duenez “urteak daramazkigu kulturaren aldeko apustu serioa egiten. Itsas Etxea Auditoriuma ireki zenetik programazio osatu, irekia eta publiko zabalari zuzendutakoa egiten saiatzen gara, eta iritzi desberdinak jasota, gure helburua betetzen ari garela esango nuke”. Kulturako aurrekontu orokorreko partida nagusiak hauek dira, besteak beste: 910.486€ Kulturarako, 294.803€ jaietarako, 267.722€ Liburutegirako, 152.300€ Artxiborako, eta 323.896€ Arma Plaza Fundaziorako.

Aipatzeko modukoak dira adibidez kultur jardueretarako 222.520 euro bideratzen direla, udal eraikuntzen mantenurako aldiz 109.300 euro, eta beste 81.560 euro elkarteekin sinatuta dauzkagun hitzarmenetarako, hala nola Musika Banda, Eskifaia Abesbatza, Txistu taldea eta Izugarria konpartsa. Hortaz gain, dirulaguntza ezberdinetan 162.500€ bideratzen dira.

 

Dokumentuak deskargatu

Aurrekontuak 2016 [pdf]