Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Udalbatza gai zerrenda osoa onartu zuen

Atzo egindako Osoko Bilkuran, bertaratutako kide guztiek aho batez alde bozkatuta, onartu egin zen bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen eskatzaileen erregistrorako oinarriak aldatzea; ondorioz, urtero otsailean zozketa egingo da erregistroan izena emana duten bizikidetza unitateen artean.

2016·03·17


Txomin Sagarzazu Alkateak zera adierazi du: “urtero, otsailean, aldez aurretik jendaurrean iragarrita eta Notario aurrean, zozketa egingo da eta zerrenda bat sortuko da, eta Udalak bigarren eskualdaketako etxebizitzak izan ahala esleitu egingo dira, zuzenean. Hala izapideak arintzea lortuko dugu”.

Ondoren, Udalak aho batez bat egin zuen udalerriko bizitzarako Emakumeen eta Gizonezkoen berdintasunerako europar gutunarekin, eta EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko mozio bateratua onartu zuen hornidura energetikoaren mozketa ekiditeko neurriak hartzeari dagokionez.

Mozioan Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio Gipuzkoako Udalen artean koordinatzeko neurriak har daitezela, eta Udalen eta energia hornitzaileen artean hitzarmenak sustatu ditzatela, hala arazo larri horri irtenbidea emateko. Gainera Udal Gobernuari eskatzen zaio Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez lankidetzan jardun dezala Euskal Herriko Gurutze Gorriarekin pobrezia energetikoaren aurkako programa garatzeko.

Bestetik udalbatzan PSE-EE taldeak aurkeztutako mozioa onartu zen, eta hala, Europar Batasunak eta Turkiak errefuxiatuak itzultzeko hartutako akordioa salatu zuen. Abotsanitz taldeak ere bi mozio aurkeztu zituen, eta aho batez onartu ziren.

Lehenengoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak Mendelun eta Amuten zarataren aurkako panelak ezartzeari buruzkoa, bi auzoetako bizilagunen atseden eta osasunaren mesederako. Bigarren mozioan AENAri eskatzen zitzaion aireportuak sortzen dituen zarata eta eragozpenak murrizteko neurriak hartzea, eta beste aireportuetan hartzen dituen neurrien antzekoak hartzea, aurreko mozioko helburu berekin.

Gai Zerrendako laugarren puntuari dagokionez, onartu zen eskaera egin zedila Gipuzkoako Hondakinen Alorreko Lurralde Planaren aldaketa puntual ez funtsezkoa egiteko, hau da, Zaldunbordan 82.000m2ko lurzati bat Jarduera Ekonomikoko Zona gisa kalifikatu dadila eskatzeko, gaur egun gai organikoak tratatzeko azpiegitura ezartzeko lur gisa kalifikatua baita, eta berez xede hori dagoenik galdu egin du