Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Itsasertzetako Departamentuak bigarren duna bat eraiki du hondartzan

Espainiako Gobernuko Itsasertzetako departamentuak Hondarribiko hondartzan bigarren duna bat eraiki berri du.

2016·03·20


Gipuzkoako Foru Aldundiak duela bi urte eraikitako dunak egiten duen lanaren arrakasta ikusirik, dunaren anpliazio bat egitea erabaki du.

Dunaren garbiketa Foru Aldundiak bere gain hartuko du” dio Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Diputazioak duna egin zuen arrazoi beragatik egiten du Kostasek. Hau da, hondartza eta hondarraren mugimenduari eusteko. Dunaren forma, haizearen arabera planteatzen dute, eta Itsasertzetako Zuzendaritzak egindako ikerketaren ondorioz horrelako forma luzatua atera da”. “Udalari dagokionez, beraien eskumeneko lurra denez gutxi esan dugu, baina iritzia eskatu ziguten. Udalak eskatu zien gutxienez erdian pasabide bat uztea, dauden eskailerak eta hondartzarako sarbidea errespetatuz. Gurutze Gorriarekin ere hitz egin genuen segurtasun aldetik dunak kalte ez egiteko, eta ez zuten inongo arazorik jarri” gehitu du Altunak. “Orain arte Bidasoa XXIeko instalakuntzak jartzen ziren azaleran dago duna berria, beraz istalakuntzei leku berria bilatuko zaie, eta hortan lanean ari dira Hirigintza departamentuan”.