Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Merkataritza eta Turismorako 577.200 euro ditu Udalak

Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo departamentuak 577.200 euroko aurrekontua du 2016 urterako. Helburu nagusia bi alorrak sendotzen jarraitzea da, guztiz garrantzitsuak baitira Hondarribirako.

2016·03·10


Baliabide hauek, ekintza eta jarduera desberdinak antolatzeko bideratzen dira, azokak, erakusketak, jaialdiak, herriaren promozio turistikoa… “ esan du Maria Serranok, Merkataraitza eta Turismoko zinegotziak. “Hortaz gain, bertako merkataritza sustatzen jarraitzeko asmoa dugu, Hondarribia Abian enplegu planaren barruko ardatz nagusienetakoa bait. Azkenik, ezin aipatu gabe utzi Hondarribia Blues Festival-a antolatzeko beharrezkoa den kopurua jartzea. Ezinbesteko ekitaldia guretzat”.

577.200 euro horietatik jarduera eta diru laguntzetarako 437.350 bideratzen ditugu, adibidez ondoko ekimenetarako ematen direnak: Hondarribia Blues Festival (343.000€), Ostalaritza Elkartea (33.250€), Erdi Aroko Azoka (42.750€), asteburu honetan egingo den Basque Market (18.000€), HIGER Merkataritza Elkartea (9.500€), edo ACUBI Elkartea (2.000€).

Azkenik, nabarmendu nahi nuke udalak Bidasoa Bizirik erakundearekin batera “Hondarribia Abian” ekimenaren bidez egiten ari den lana herriko enplegua sustatzeko. Sortu genuenetik emaitza oso onak ematen ari da. Aurten 312.000 euroko aurrekontua dugu, atal desberdinetan banatuta. Informazio gehiago” esan du bukatzeko Serranok.

 

Dokumentuak deskargatu

Aurrekontuak 2016 [pdf]