Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Ia 500.000 euro daude 2016rako kiroletarako Hondarribian

Hondarribiko Udaleko Kirol Departamentuaren 2016ko aurrekontua 499.957 eurokoa da, iazko kopuruaren oso antzekoa.

2016·03·22


Kalixa Silanes Kirol zinegotziak esan duenez, “departamentuaren aurrekontuaren helburu nagusienak hauek dira: Hiriko kirol elkarteei beren ohiko jardueran laguntzea, heziketa-kirola, bereziki eskola-kirola, bultzatzea, eta kirol instalazioen eta ekipamenduen mailari eustea”. “Aurrekontuaren zati nagusietako bat, ia 280.000 euro dirulaguntzetan erabiltzen direnak dira, gastu arruntetarako 151.050 euro dira, batez ere Jaietako pilota jaialdia eta udako zesta jaialdiak aipatu behar direlarik, eta nola ez, futbol zelaiaren zainketa, Amute eta Soroetako kirol guneak, edota Hondarribia Arraun Elkarteko azpiegitura berriaren alokairua”. “Aurrekontuaren transferentziei dagokienez, laguntza izendunak badira 126.000 eurokoak, beste 90.000 € elkarteen eguneroko jardueragatik, 30.000 € eskola kiroleko hitzarmenetarako, edo 13.000 € jarduera konkretuak antolatzeagatik, adibidez Rallysprinta, triatloia, judo torneoa, Bikingo Eguna edota Multiekintza Egokitua” amaitu du Silanesek.