Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Igandeko Donostia-Hndarribia Talaia lasterketa dela eta trafiko aldaketak

Igande honetan, martxoak 20 Donostia-Hondarribia-Talaia Trail-aren seigarren ekitaldia ospatuko da.

2016·03·16


Hondarribira Jaizkibeletik zehar doan Talaia bidetik iritsiko da. Lasterketa honek ondoko aldaketak eragingo ditu Hondarribiko trafikoan:

  • Larunbatean Harresilanda kaleko ibilgailuak kenduko dira.
  • Igandean, lasterketaren egunean, 11:30etik 14:00era gutxi gorabehera, Javier Ugarte kaletik Alde Zaharrera doazen ibilgailuen sarrera murriztuko da.

Lasterketa Semisargatik Muliatera sartzen da, handik Tximista kalera, San Nikolas zubia zeharkatzen du Alde Zaharrean sartzeko. Leiba generaletik ezkerrera egiten da Denda kalera, eta handik Kale Nagusia jaitsiaz Harresilanda kalean amaitzen da.