Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Aste Santuko turismo datuek %22,53 egin dute gora

Euskal Herriko eta Gipuzkoako datuekin bat eginda, Hondarribia topetaraino egon da Aste Santuan.

2016·03·28


ARMA PLAZA informazio puntutik jakinarazten zaigunez, 3.269 izan dira Aste Santuan bulegotik pasa diren turistak. Izandako eguraldi onak, Ostiral Santuko prozesioak eta Hondarribiaren erakargarritasunak batuta, azken urteotako Aste Santurik onena ekarri dute, iazko datuak %22’53ak hobetu direlarik.

ARMA PLAZAtik egun hauetan etengabe lan egin da. Goizeko 9.30etik 19.30ak arte ireki da etengabe, eta bertatik kontatzen digutenez, ostegunean 741 bisitari pasa ziren, ostiralean 761, larunbatean 776, igandean 676 eta atzo Pazko Astelehenean 314. Pasa den asteko lehen hiru egunetan jende asko ikusi da eta ziur aste hau ere antzekoa izango dela, Aste Santuan baina gutxiago baina erritmo onarekin” dio Maria Serrano Turismo zinegotziak. “Turisten jatorriari dagokionez, %72 Estatukoak izan dira, %17 Euskal Herrikoak, %7 frantziarrak eta %4 gainontzeko zenbait herrialdeetakoak. Estatukoei dagokienez, %21 Madrilekoak, %17 Kataluniakoak, %7 Valentziakoak eta %5 Gaztela eta Leoikoak besteak beste. Alde Zaharreko ondarea, Eliza, Portua auzoa eta Jaizkibel mendia dira gehien galdetzen ziren gaiak” dio Serranok.

Guadalupeko Gotorlekuko eta Alde Zaharreko bisita gidatuak beteta

ARMA PLAZA Fundazioak Alde Zaharretik eta Guadalupeko Gotorlekuan egunero egin dira bisita gidatuek oso harrera ona izan dute. Alde Zaharrean 110 pertsonek parte hartu dute eta Guadalupen 33. Gogoratu egunean bi izan direla, bat goizez eta bestea arratsaldez, Ostiral Santuan ezik, orduan goizez bakarrik egin baitzen. “Hirugarren urtez jarraian, ARMA PLAZA Fundaziotik eta Udalaren laguntzarekin, Hondarribiko turismo liburuxkak inguruko herrietako turismo bulegoetan eta zenbait hotel eta nekazal turismoetan banatu dira” gehitu du Serranok. Gipuzkoa osoan banatu ditugu alde batetik, eta Iparraldean Baiona eta Biarritz arte gauza bera. Ia 4000 liburuxka banatu ditugu eta ikusita egun bateko bisitari kopurua handia dela, badirudi asmatu dugula.