Web edukia bistaratu

Euskaraldia 2018

EUSKARAren proiektua

Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu?

Orduan, zergatik ez dugu elkarrekin euskaraz egiten?

 

Ba al zenekien Hondarribian % 70ek badakigula euskaraz eta % 24,6k bakarrik erabiltzen dugula kalean? Datu hauek hankaz gora jartzeko aukera dugu orain baino lortzeko ZU behar zaitugu. Laguntzeko prest?

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, milaka belarriprest ahobizirekin batera elkartuko gara, euskaltzale guztiok batuko gaituen "Euskaraldia, 11 egun euskaraz Hondarribian" ekimenaren baitan.

11 egunez, euskaraz arituko dugu Hondarribian. Kale, auzo, familia, kuadrila, denda eta lantegi askotan euskaraz aritzen hasteko lehen pausoa izango da. Jauzi handi bat emango dugu elkarrekin, euskaraz bizitzeko. Eta erronka lortzeko ZU behar zaitugu.

 

Ba al dakizu zer den Euskaraldia?

Euskal Herri osoan garatzen den proiektua da, eta helburua euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea du. Hau da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da esparru ezberdinetan, bai lanean, bai etxean, bai famili edo lagun artean.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako hondarribitarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtuko gara. Prest?

Ahobizi Belarriprest

Euskal hiztuna naiz, beraz AHOBIZI izan nahi dut

Euskal hiztuna bazara, Ahobizi bihurtu zaitezke. Nola? Ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten. Nahiz eta hark erderaz erantzun, zuk euskaraz jarraitu, ulertzen baitzaitu.. Eta ez ahaztu! Ahobizi peto petoa izateko beti lehenengo hitza euskaraz egin ezazu. Ahobizi izateko prest? Behar zaitugu, Euskararen erabilera areagotzea eta berpiztea zure esku dago, beraz txipa aldatu eta Euskarara jauzia egin.

AHOBIZI IZAN NAHI DUT

Euskara ulertzen dut beraz BELARRIPREST izan nahi dut

Euskara ulertzen duzu, gutxi, asko edo nahiko. Zure nibelak ez du garrantzirik, zerbait ulertzen baduzu aski. Euskal hiztunei esaiezu indartsu eta sendo Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Hondarribia Euskalduna izateko oinarrizkoa zara. Euskara areagotzea eta bere erabilera handitzera lagunduko gaituzu?

BELARRIPREST IZAN NAHI DUT

Euskararen erabilera areagotzeko ohiturak aldatu behar ditugu. Lehenengo hitza euskaraz esan, euskal hiztunen artean euskara erabili, ulertzen dutenei euskaraz hitz egin eta hauek ulertzeko saiakera egin. Guztion esku dago gure altxorrik preziatuena bizirik mantentzea. Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzen hasi gaurtik aurrera. Bihurtu dezagun Hondarribi euskal hiztuna.

11 egun horietan txapa BELARRIPREST edo AHOBIZI txapa soinean dugula, euskara areagotuko dugu Hondarribian. Txapak izen ematen duzunei banatuko zaizkizue.

Euskaraldia

Izen-emate epea zabalik

  • Izena eman nahi dut
  • Edo nahiago baduzu Euskara Zerbitzuan eta BAZen ere izena eman dezakezu. Fitxategia betetzen baduzu poltsa bat oparituko dizugu “Hondarribian euskaraz, euskaraldia” leloarekin.

 


Euskarak 365 egun Hondarribian

365 egun

Euskarak 365 egun herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskarekiko aktibatuko dituena, Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan elkartearen laguntzaz bultzatuko dena.

Hondarribian 2016an egindako kale neurketan euskararen erabilera eskasa eman zen, %24. Denon esku dago datu hori hobetzea, ekin diezaiogun bada gaurtik aurrera.

Asmo hori dela eta, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra (Euskaraldia), 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi dugu Hondarribian, Euskal Herriko beste herri askorekin batera.

 

Programa

Antzerki tailerra

 2018/10/24 - 2019/05/29 17:30 – 19:30

Antzerki tailerra 2018-2018

Kultur etxea

Kalean kantuz

 2018/10/28 12:30

Kalean kantuz

Damarri plaza

Euskaraz 365 egun

 2018/10/21 18:00

Famili zinema: Grufaloa eta grufaloaren alaba

Itsas Etxea Auditoriuma

Kalean kantuz

 2018/09/23 12:30

Kalean kantuz

San Pedro kalea

Kalean kantuz

 2018/8/26 12:30

Kalean kantuz

San Pedro kalea

Markeliñe Chef Nature

 2018/8/15 20:00

Markeliñe “Chef Nature”

Gipuzkoa Plaza

XXVII. Herri Giroa

 2018/8/05 10:00-20:00

XXVII. Herri Giroa

Arma Plaza, San Nikolas kalea eta Bretxa

Bi ero diskotekan

 2018/07/22 12:30

Antzerki: Bi ero diskotekan

Satiago kalea

Kalean kantuz

 2018/07/22 12:30

Kalean kantuz

San Pedro kalea

Euskararen kriseiluaren jaialdia

 2018/06/14 17:15-19:30

Euskararen kriseiluaren jaialdia

Itsas Etxea Auditoriuma

“Gu ere bertsotan” haur bertsolaritza jaialdia“

 2018/06/07 17:15-19:30

“Gu ere bertsotan” haur bertsolaritza jaialdia“

Hondartza Kiroldegia

Famili zinema: “Oin handiren semea”

 2018/06/03 18:00

Famili zinema: “Oin handiren semea”

Itsas Etxea Auditoriuma

Mintza Eguna eta Blagan Eguna

 2018/06/02 Egitarauaren arabera

Mintza Eguna eta Blagan Eguna

Kai Zaharra

Ipuin kontari

 2018/05/30 18:00

Ipuin kontari

Zuloaga Etxea.

Kalean kantuz

 2018/05/27 12:30

Kalean Kantuz

Damarri plaza.

MAya erlea

 2018/05/12 18:00

Famili zinema: “Maya erlea 2”

Itsas Etxea Auditoriuma.

Kalean kantuz

 2018/04/22 12:30

Kalean Kantuz

Damarri.

Kalean kantuz

 2018/04/22 12:30

Kalean Kantuz

Damarri.

EuskLABO ALAIAK

 2018/04/12

Solasaldia • EuskLABO ALAIAK

Kultur Etxea.

Heriotza bikoitza

 2018/04/01

Heriotza bikoitza

Itxas Etxea Auditoriumean.

365 egun

 2018/03/25

Kalean kantuz

Itxas Etxea Auditoriumean.

365 egun

 2018/03/24

Famili zinema: “Paddington 2”

San Pedro kalea

Kalean kantuz

 2018/03/09 20:00

Laburbira. Euskarazko film laburren zirkuitua

Kultur Etxea

Kalean kantuz

 2018/03/07-tik 2018/06/20-ra 17:30 - 19:30

Antzerki tailerrak

Saindua Gaztelekua

Kalean kantuz

 2018/02/24 12:30

Kalean Kantuz

San Pedro kalea

365 egun

 2018/03

Tinko, Euskara zine aretoetara

Itxas Etxea Auditoriumean.

365 egun

 2018/02/06 20:00

Euskarak 365 egun Hondarribian (aktibazio saioak)

Kultur Etxea.

Txarriboda

 2018/02/04 20:00

HIKA Teatroa: Txarriboda

Itxas Etxea Auditoriumean.

Dublindarrak

 2018/01/28 20:30

Antzezlana euskaraz: "Dublindarrak"

Itxas Etxea Auditoriumean.

Kalean kantuz

 2018/01/28 12:30

Kalean Kantuz

Damarri.

Kike Amonarriz

 2018/01/25 18:00-19:30

Kike Amonarrizen hitzaldia

Itxas Etxea Auditoriumean.

Ergela

 2018/01/14 20:00

“Ergela” izeneko antzerkiaren estreinaldia

Itxas Etxea Auditoriumean.