Web edukia bistaratu

Euskara sustatzeko jarduerak antolatzen dituzten talde edo elkarteentzako diru-laguntzak

Hondarribiko haur nahiz helduentzat euskara sustatzeko jarduerak antolatuko dituzten talde edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek.

Halaber, laguntza hauek jaso ahal izango dituzte ere euren jardueretan hondarribiarrek parte hartzea ahalbidetzen duten eskualdeko talde edo elkarteek.

Eskaerak BAZen aurkeztuko dira. Iragarki hau GAOn argitaratu den egunetik hasita data hau arte: Azken eguna: 2016ko irailaren 15a.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Diru-laguntza eskaera normalizatua behar bezala beteta.
  • Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
  • Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan indarrean den urtean egunean izatearen ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek ez dituzte aurkeztu beharko HIRU MILA EURO baino zenbateko txikiagoa eskatzen dutenek.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
  • Laguntzeko eskatu den proiektu, programa edo jarduera azaltzen duen txostena (parte-hartzaile Hondarribiarren kopurua zehaztu).
  • Proiektu, programa edo jarduerari dagozkion diru-sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua.

 

Ebazpenerako epea

2 hilabete.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.