Web edukia bistaratu

Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten elkarte edo taldeentzat dirulaguntzak

Norentzat

Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Hondarribiko haur nahiz helduentzat euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten elkarte edo taldeek.

Eskualdeko taldeek ere dirulaguntza hori eskuratu ahal izango dute, baldin eta Hondarribiko biztanleei parte hartzeko aukera ematen badiete.

 

Eskaera-epea

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguneko biharamunetik hasi eta 2019ko irailaren 15ean amaituko da.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Araututako diru-laguntza eskabidea behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiria (kasu bakoitzean dagokiona: NAN, estatutuak, eraketa eskriturak, dagokion erregistroan inskribatuak, erregistroan emandako ziurtagiria etab.).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Urteko zergak eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Agiri horiek ekarri beharrik ez dute izango HIRU MILA EURO baino gutxiagoko diru-laguntza eskatzen dutenek.
  • Banketxe edo aurrezki-kutxak emandako agiria, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Diru-laguntza eskatzen den proiektu, programa edo ekintzari buruzko azalpen-txostena.
  • Proiektu, programa edo ekintzaren diru-sarrera edo gastuen aurrekontu zehatza.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa

Online Tramitazioa