Web edukia bistaratu

Establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz jartzen dutenentzat diru-laguntzak

Norentzat

Diru-laguntza horiek, Hondarribiko udalerrian beren establezimenduen jardueraren berri emateko errotulazioa euskaraz edo ele bietan jartzen duten merkatari, ostalari eta abarrek jaso ahal izango dituzte.

 

Eskaera-epea

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik hasita, azken eguna 2017 irailaren 15a izango da.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Araututako diru-laguntza eskabidea behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiria (kasu bakoitzean dagokiona: NAN, estatutuak, eraketa eskriturak, dagokion erregistroan inskribatuak, erregistroan emandako ziurtagiria etab.).
  • Jarritako errotuluaren kokapena eta argazkia.
  • Ordaindutako faktura eta dagokion ordainagiria.
  • Banketxe edo aurrezki-kutxak emandako agiria, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa