Web edukia bistaratu

Errotulazioa euskaraz jartzeko diru-laguntzak

Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute euren kanpoko errotulazioa euskaraz edo elebitan jarri duten Hondarribiko ostalaritza, merkataritza, eta abarretako saltokiek.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Diru-laguntza eskaera normalizatua behar bezala beteta.
  • Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
  • Kokapena eta jarritako errotuluaren argazkia.
  • Ordaindutako faktura eta dagokion ordainagiria.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.

 

Ebazpenerako epea

 

2 hilabete.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.