Web edukia bistaratu

EIT - Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa, EIT, aldiro-aldiro bizitegi-eraikinek pasa behar duten kontrol teknikoa da. 2017ko ekainaren 27tik aurrera eraikina eraiki zenetik 50 urte edo gehiago igaro badira, derrigorrean pasa behar dute eta Udalean aurkeztu behar da. 

Eraikinean aldizka egiten den begi-bistako ikuskapena da EIT, eta higiezinaren nahiz bertan bizi direnen segurtasunean eragiten duten hainbat elementu aztertzen dira. Kontserbazio-egoera, ageri dituen kalteak eta horien arrazoi posibleak aztertuko dira. Txostenean, gainera, antzemandako kalteak konpontzeko proposamena jaso beharko da. EITak (maiatzaren 20eko 80/2014 Dekretu Legean) xedatutakoak bete beharko ditu, bereziki ikuskaritzaren baldintzak zehazten diren 21 eta 22. artikuluak.

Zure eraikinak eraikinen ikuskapen teknikoa pasa behar duen ala ez jakiteko, edota aurkeztu diren ikuskapenen uneko egoera jakiteko, Eusko Jaurlaritzak webgune hau eskaintzen du: www.euskoregite.com. Gerta daiteke plataforma honetan jasotako informazioa eguneratua ez izatea edo akatsak izatea.

2018ko ekainaren 27ra arteko epea duzue betebehar hau gauzatzeko.