Web edukia bistaratu

Ekitea pentsatzen al duzu? Hau da zure aukera

Negozio onenak ideia batekin hasten dira. Hasiko gara eraikitzen? • Urriak 31

Programa: coaching, tutorizazio eta ekintzak lantzeko banakakoen 4 saio eta taldeko 3 saio

Zer onurak ekartzen ditu?

  • Ikaskuntza, lan eta talde lidergo gaitasunak garatzea.
  • Egiazko proiektu bat garatzeko prozesua esperimentatzea esperientziadun talde batekin.
  • Negozio ideia arin bat garatzeko tresnak lortzea.

Baldintza

Ideia aukera ezagutzeko gogoa izatea.

Idea negocio

Aukeraketa prozesua

Webgunearen bidez aurreikskripzioa eskatuta eta egin dela adierazita, zurekin harremanetan jarriko gara esateko programa honetarako hartu zaituzten edo ez zaituzten hartu.

Metodologia

Learning by doind” metodología erabiliko dugu, praktika, hausnarketa eta etengabeko honekuntzaren bidezko ikaskuntzari buruzkoa.

Zinez sinesten dugu talde –lan eta –ikaskuntzan, eta bultzatu egiten ditugu pertsonak hori esperimentatzera talde dinamikak eta talde proiektuak sortzeko.

Prozesua oso oinarrituta dago era berean “Design Thinking” eta “Lean startup” metodologian, horregatik erabiliko ditugun tresnek lagunduko digute erabiltzailea erdigunean jartzeko eta garatu behar den proiektuarekin eskaintzen diogun esperientziari garrantzia emateko jarrera izaten.

 

Programa jarduerak

Banakako 4 saio

  • Abiapuntua ulertzea eta ezagutzea.
  • Zalantzak argitzea eta laguntzea proiektua martxan jartzeko lehenengo urratsak ematen.
  • Negozio eredua lantzeko eta proiektua aktibatzeko saioa.
  • Ekintza planaren jarraipena egiteko, zalantzak argitzeko eta eskatutako laguntza emateko saioa.

Taldeko 3 saio

  • Negozio aukerak aztertzen:
    Merkatuaren beharrak ulertzea fase garrantzitsuenetako bat da negozio bat martxan jarri nahi denean. Saio honetan zenbait teknika ikasiko dira merkatuaren beharrak identifikatzeko, bezeroak izan ahal liratekeenak definitu eta ulertzeko eta negozio aukerak aztertzeko.
  • Sormena eta proiektua bururatzea:
    Sormena landu eta hobetu daitekeen gaitasuna da.
    Jardunaldian egiazko kasuak azalduko dira, parte-hartzaileen alde sortzaileena pizteko jarduerak eta dinamikak landuko dira. Era berean ideiak sortzeko zenbait jarduera landuko ditugu parte-hartzaileei laguntzko haien proiektuetan edo nwgozioetan kontzeptu berritzaileak sartzen edo, ideia berriak izaten martxan jartzeko.
  • Egin erraz zure ideiaren prototipoa eta balioztatu ezazu:
    Gure bezeroen gure ideia edo proiektu bati buruzko iritzia azkar jakitea nahitaezkoa da inbertsio handiak aurrezteko eta proiektuak azkar balioztatzeko.

 

Nori zuzenduta dago?

  • Ekiteko gogoa duten pertsonak, lan taldean aritu nahi duten pertsonak.
  • Lantzen hasteko trebetasunak hartu nahi dituzten pertsonak.
  • Lanean aritzeko negozio bat bilatu nahi duten pertsonak.

Baloratzen da

  • Izaera aktiboa, dinamikoa eta proaktiboa.
  • Lanean hasteko motibazioa.

 

Programan laguntzen dutenak

Programa hau Hondarribiko Udalak Hondarribia Abian proiektuan –Hondarribiko enplegu eta garapen ekonomikoa Plana- ezarrita dago, eta martxan jartzen da Bidasoa bizirik eta “IDEIATIK NEGOZIO AUKERARA” ekimenaren bidez egiten da.

Informazio gehiago eta izen ematea Bidasoa-bizirik-en