Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Ekitaldiak bertan behera COVID-19 pandemiagatik

COVID-19 pandemiaren aurrean prebentziorako eta hedapena oztopatzeko hartu ziren neurriengatik, Hondarribiko Udaleko Kultura arloak martxoaren 14tik aurrera programatuta zeuden ekintza kultural guztiak bertan behera utzi zituen.

Pandemiaren hedapena ekiditeko neurri horietako batzuk oraindik ere indarrean daudenez, ekitaldi horiek birprogramatzea ezinezkoa izango da, eta horregatik, sarrerak erosita zituzten pertsonei zenbatekoa itzultzea erabaki Erabaki horren ondorioak azpiko jarduera kulturalei eragingo die:

  • (martxoak 14) Familia zinema: “Lur eta Amets” (eus) (3€)
  • (martxoak 15) Antzerkia: “El Ávaro” Kanka Antzerki Elkartea (gazt.) (3€)
  • (martxoak 21) Kontzertua: “Irteera argiak. Eñaut Elorrieta” (15 € / <18: 10 €)
  • (martxoak 22) Antzerkia: “¡Ave, osos!” El Mono Habitado (gazt.) (8 € / <18: 4 €)
  • MendiTour Hondarribia. Mendi Filmeko onena (3 €)
  • (martxoak 28) “Harria Herria”, “Nebula” eta “Cholitas”
  • (martxoak 29) “Allein (Alone)” eta “Manaslu”

Sarrera horien guztien zenbatekoak itzuliko ditugunez, berriz programatuko balira, sarrerak erosi beharko lirateke berriro.

Sarrerak erosi diren guneetan gauzatuko da zenbatekoen itzulketa: Arma Plazaren bulegoan eskatu ahal izango da presentzialki erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa, eta Kutxabanken sistema telematikoaren bitartez erositakoak, berriz, 2020ko uztailaren 4a aurretik itzuliko dira.