Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Ekintzailetzaren sustapenerako eta enpresa lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak

Dirulaguntza hauek bi helburu dituzte: batetik, ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, enpresei bere lehiakortasuna hobetzeko sostengua ematea.

Norentzat

Dirulaguntza jaso ahalko dute:

  • 1go lerroa: jarduera 2019an hasi duten edo 2020an hasi behar duten eta Hondarribian egoitza duten edo izango duten enpresa txikiak.
  • 2. lerroa: merkatal jarduera duten pertsona fisiko zein juridikoak, negozioaren lokala Hondarribiko udalerrian eta lur-arraseko maila dutenak. Lagundu ahal izango dira 2019. urtean zehar lokalean egindako inbertsioak, lehiakortasuna hobetzeko azterketa teknikoen kontratazioa edo komunikazio zerbitzuen kontratazioa. 

 

Epea

Dirulaguntzak eskatzeko epea deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguneko biharamunean ireki eta abenduaren 2an itxiko da.

 

Zenbatekoa

Lerro bakoitzean emango diren dirulaguntzen zenbatekoa, gehienez, hau izango da:

  • 1go lerroa: Diruz lagundu daitekeen proiektuarengatik eskaera aurkeztu duen pertsonak eskuratu ahal izango duen gehienezko diru kopurua, pilatu ahal izango diren deskribatutako kontzeptuen multzoarengatik, 5.000 eurokoa izango da, Alde Zaharrean kokatutako proiektuentzat 6.000 eurora igo ahal izango delarik (kaleen zerrenda III eranskinean).
  • 2. lerroa: Dirulaguntzaren kopuruak gehienez, 8.000 euroko muga izango du establezimenduko eta urteko; eta 10.000 euroko muga Hirigune Historikoan kokatutako merkataritza jardueren kasuan (kaleen zerrenda III eranskinean).

 

Dirulaguntzen eskaera

Dirulaguntzak eskatu nahi dituzten pertsonek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, elketronikoki, udal webguneko Sarrera Erregistroan edo BAZ Biztaleen Arreta Zerbitzuaren bulegoan.

Eskaerek honako dokumentazio edukiko dute:

  • Ekintzailetzaren sustapena Hondarribian: Igo Eranskinaren 5. puntuan zehaztutako dokumentazioa.
  • Txikizkako merkataritzaren eta zerbitzuen saltokien modernizazioa Hondarribian: II Eranskinaren 6. puntua.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa

 

Online Tramitazioa