Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

2020eko Hondarribiko Gabonetako X. Erakusleiho lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailak "2020ko Hondarribiko Gabonetako X. Erakusleiho lehiaketa" antolatu du, gure merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.

 

Deialdia

Maila bakarra "2020ko Gabonetako Eraskusleihoa".

Lehiaketan Hondarribian publikoari irekiak diren saltoki guztiek har dezakete parte, baldin eta erakusleihoa badute.

 

Izenematea

Izenemate orria beteta aurkeztu beharko da Udaletxeko Biztanleen Arreta Zerbitzu (BAZ) bulegoan (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara), edo Hondarribiko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez ondorengo helbidean: http://www.hondarribia.eus/eu/izapide-udal-erregistroa

Izenematea doakoa da eta onarpen epea abenduaren 9an irekiko da eta abenduaren 18an itxiko da (biak barne). Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira.

Lehiaketan parte hartzen dutela egiaztatzeko ezaugarri bat emango zaie izena emandako saltokiei, eta erakusleihoaren toki ikusgai batean jarri beharko dute. Akreditazio hau ez badago, partehartzailea lehiaketatik kanpo geratuko da.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Lehiaketaren garapena

Garatutako gaiak gabonetako giroarekin izango du zerikusia, eta askatasun osoa izango du teknika eta estiloari dagokionez.

Erakusleihoek 2020ko abenduaren 19tik 2021eko urtarrilaren 7ra egon beharko dute lehiaketarako aurkeztutako dekorazioarekin, biak barne, eta establezimenduek hala nahi badute aurreko eta ondorengo egunetan ere bai. 

 

Lehiaketaren kalificazio irizpidea

Herritarrek gustukoen duten erakusleihoa bozkatu ahal izango dute sare sozialen bitartez, ondoren azaltzen den moduan:

  • Instagram
    • STORY NABARMENDUAK: story bat sortuko da, parte hartzen duen denda bakoitzaren argazkiekin.
    • POST: 10 denda badira, argitalpen bat sortuko da 10 saltokiekin eta dinamika azalduko da. Erabiltzaileek iruzkin bat egin beharko dute gehien gustatzen zaien erakusleihoaren izenarekin. 10 baino gehiago badira, post desberdinak sortuko dira. Horietako bakoitzean adieraziko da story nabarmenen karpetan parte hartzen duten establezimendu guztiak ikus ditzaketela eta gehien gustatzen zaienaren izenarekin iruzkina utzi behar dutela.
  • Facebook
    • Argitalpen bat sortuko da establezimendu guztien argazkiekin eta dinamika azalduz. Erabiltzaileek iruzkin bat egin beharko dute gehien gustatzen zaien erakusleihoaren izenarekin.

bozkatzea abenduaren 19tik abenduaren 27ra egin beharko dute herritarrek. Epe horretatik kanpo egindako bozketak ez dira kontuan hartuko.

Erakusleiho irabazleak abenduaren 30ean jakinaraziko dira.

 

Saria

Hiru sari emango dira:

  • 1.saria: 450,00 €.
  • 2.saria: 300,00 €.
  • 3.saria: 200,00 €.

Parte-hartzaile guztiek parte hartu dutela egiaztatzen duen diploma bat jasoko dute.

Sariak jaso ahal izateko kontu korronteko jabea dela dioen agiria ekarri beharko da. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.

Sariak ezin izango dira partekatu bi establezimendu edo gehiagoren artea.

 

Onarpena

"2020ko Hondarribiko Gabonetako X. Erakusleiho lehiaketa" parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

Informazio gehiago

 

Deskargatu dokumentuak