Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Web edukia bistaratu

Dokumentuak euskarara itzuli eta zuzentzeko eskatzea

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak euskarazko testuak zuzentzeko eta gaztelaniatik euskarara testuak itzultzeko doako zerbitzua eskaintzen dizu. 

 

Zerbitzua eskaintzeko baldintzak

  • Euskarazko testuen zuzenketa egiteko zerbitzuak lehentasuna izango du itzulpen-eskaeren aurrean.
  • Zuzendu edo itzuli beharreko testuak irakurtzeko moduan egongo dira eta Microsoft Word bidez irekitzeko moduan eman beharko dira, formatu elektronikoan.
  • Posta elektroniko bidez eskainiko da zerbitzua, eta dokumentua bidali nahiz jasotzeko bide hori erabiltzea gomendatzen da.
  • Zenbait kasutan, lana premia handikoa bada, Euskara Zerbitzuak egin ezin duela esan dezake bere eguneroko jardunarentzat oztopo dela argudiatuta. Kasu horietan, itzulpen-zerbitzu espezializatura jotzea gomendatuko zaio interesdunari.
  • Zerbitzua eskatzean, solaskide baten izena eta telefono-zenbakia eman beharko da zalantzarik izanez gero berarekin harremanetan jarri ahal izateko.
  • Ordutegia: 9:00 – 13:30

Testuen zuzenketak

  • Zuzendu beharreko testua aurrez beste testu batetik itzulitakoa bada, jatorrizkoa ere aurkeztu beharko da. 

Itzulpenak

  • Euskarazko dokumentuak gaztelaniara ez dira itzuliko; ezta erakunde publikoetara bideratuko diren testuak ere, erakunde horiek itzuliko badituzte.
  • Publikoki zabalduko diren testuak izango dira (errotuluak, publizitatea...), edo eguneroko jardunean erabili beharrekoak (fakturak, albaranak, faxak, nominak, lan-parteak, bisita-txartelak...).
  • Euskara hutsean erabiliko diren testuen itzulpenei lehentasuna emango zaie.
  • Oro har, itzulpenetan ez dira 3 orri baino gehiagoko dokumentuak onartuko. Lan luzeagoak diren kasuetan interesdunak itzulpen-zerbitzuko enpresaren batera jo beharko duen ala ez aztertuko du Euskara Zerbitzuak.
  • Antzeko testuak. Aurrez itzulitako testuaren antzeko beste bat itzultzeko eskatuz gero, lehen itzulitako testua ere bidali beharko da.

 

Testuen zuzenketa eta itzulpen zerbitzuak eskatzeko formularioa

Habiaratutako portletak

Web Form

Servicio de traducción y corrección de textos
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA

Web edukia bistaratu

 

Eskatu zaizun dokumentazio guztia helbide elektroniko honetara bidali: 

 

Web edukia bistaratu

Datuen babeserako legea

Oinarri hartuta 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedaturikoa, Hondarribiko Udalak adierazten dizu formulario honen bitartez zure gainean eskuratzen dituen datuak Hondarribiko Udalarenak diren fitxategi automatizatuetan jasoko dituela adierazitako zereginetarako.

Nahi izanez gero, datuok ikusi, aldatu, kendu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezakezu helbide honetara idatziz:

  • Hondarribiko Udaleko Errolda Nagusia
  • Kale Nagusia, 20,
  • 20280- Hondarribia