Web edukia bistaratu

Desgaitasunaren balorazioa

Desgaitasun gradua baloratzea eta garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun zailtasunak neurtzea du xedea. Desgaitasun gradua portzentaje moduan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonei zuzenduta dago, kontuan hartuta, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean.

 

Norentzat

  • Hondarribian erroldatuta egotea.
  • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.
  • Urritasun edo desgaitasun iraunkorren bat izatea, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua.

Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan. Ezinbestekoa da gizarte langile batekin egoteko hitzordua hartzea

 

Izapideak non egin

Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

 

Ogasuna, Diruzaintza eta Zerga-bilketa

Panpinot

 

Pampinot kalea (Udaletxearen atzean)

 

943 11 12 51

Fachada oficinas municipales

 

Beharrezko dokumentazioa

  • Gizarte-langile batekin egoteko aurretiko zita eskatu.
  • Eskatzailearen NAN edo nortasuna ziurtatzeko dokumentua: Familia Liburua / Pasaportea edo Egoiliar Txartela.
  • Gizarte Segurantzako zk.
  • OSASUN TXOSTENA:
    • Diagnostikoaren data eta tratamenduaren hasiera, tratamendu-mota eta hala badagokio agerraldien maiztasunak eta hobera/okerrera egiteko aukerak biltzen dituen Osasun Txostena (eredu ofizialean).
    • Dagokion espezialistaren txostena (tratamendua espezialistarekin egiten bada).
    • Aparatu edo sistema bakoitzaren baloraziorako proba espezifikoak (balorazio-sailean eskatu behar dira: erradiografiak, experiometriak, audiometriak, analitikak).
    • Baloraziorako interesgarritzat jotzen diren beste hainbat txosten (eguneratuak).

Eskaera ez da ebatziko dagokion gizarte-langilearekin zita burutu arte.

 

Araudia, informazioa eta inprimakiak

 

Dokumentuak deskargatu