Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zalantzak. Galderak eta erantzunak

COVID-19aren pandemiak eragindako krisian zehar udal zerbitzuak zabaldu egin dira, herritarrei ahalik eta eragin txikiena sortzeko moduan.

Nahiz eta ez dugun gure bulegoetan aurrez aurreko zerbitzurik, zure esku ohikoenak diren tramiteetarako lotura eta zerbitzu guztiekin harremanetan jartzeko telefono zenbakiak jartzen ditugu.

Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web
Web edukia bistaratu

faq

Azken eguneratzea: 2021-09-18

Irailaren 18tik indarrean dauden neurri nagusiak

  • Maskara. Nahitaez erabili behar da barnealdeetan eta kanpoan segurtasun-distantzia mantendu ezin denean.
  • Ordutegiak. 03:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte-eta merkataritza-jarduerak etetea.
  • Edukierak. Bai merkataritzan bai oro har, %75, muga espezifiko bat aplikatzen denean izan ezik.
  • Publikoa ekitaldietan. Edukiera, oro har, %75ekoa da. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, 1.500 pertsonatik beherakoa izango da barruealdean, eta 1.800 kanpoan. 3.000 baino gehiagoko esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da %40 baino handiagoa izan barrualdean eta %60 kanpoan.
  • Ostalaritza. Barrualdean edukiera %75ekoa da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona, eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Joko-lokaletan muga berberak aplikatuko dira.
  • Txokoak. %75eko dukiera. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona. Nahitaezkoa da maskara, irensteko unean izan ezik. Etengabe aireztatzeko betebeharra.
  • Gaueko aisia. Jarduerari berrekin ahal izango diote %50eko edukierarekin. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean gehienez 8 pertsona eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da mskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
  • Gazteen lonjak eta lokalak. Berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketak jarraibide osoarekin %85 gainditzen duen unetik aurrera.
  • Kirola egitea. Barneko instalazioetan, gehienez 16ko taldeak. Gehieneko edukieraren %50 ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak banaka edo 2 metroko distantzia mantenduz.
  • Mantendu beharreko prebentzio-jarrerak. Maskara erabiltzea, barrualdeak etengabe aireztatzea, pertsonen arteko distantzia, eskuen eta gainazalen higienea. Jende pilaketak saihestea, txertaketan parte hartzea, eta kasuen miaketan laguntzea eta, hala dagokionean, berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.

Mantendu beharreko prebentzio-jarrerak

  • Maskara erabiltzea.
  • Barrualdeak etengabe aireztatzea.
  • Pertsonen arteko distantzia.
  • Eskuen eta gainazalen higienea.
  • Jende pilaketak saihestea.
  • Txertaketan parte hartzea.
  • Kasuen miaketan laguntzea eta, hala dagokionean, berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.

Aplikazio orokorreko neurriei buruzko galderak eta erantzunak

Maskaren erabilpenari buruzkoa

Sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara erabilera publikoko edozein gune itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein gunetan.

Aire zabaleko espazioetan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, baldin eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea ezinezkoa bada.

Ordutegiak zabaltzeko, edukiera handitzeko eta murrizketak lasaitzeko egungo etapan, maskara erabiltzeak prebentzio-garrantzi handiagoa hartzen du, batez ere barnealdeetan.

Bai. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan zein txoko, jokoareto edo lonjetan, maskara erabiltzeko betebeharra jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, nahitaez erabili behar dira uneoro, bai barrualdeetan, bai terrazetan.

Kirol-praktika barne-espazioetan egiten bada, maskara nahitaez erabili behar da. Kendu ahal izango da espazio naturaletan, oinezkorik gabeko hiri-ingurune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa profesional edo erdi-profesionalean murgildutako taldeen entrenamenduetan eta lehiaketetan eta kanpoko jarduera fisiko biziko ezohiko uneetan.

Sei urtetik gorakoek nahitaez erabili behar dituzte maskarak, edozein garraiobide erabiltzen denean, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, salbuespen-kasu legaletan izan ezik. Ez da exijituko maskara erabiltzea garraio pribatuan, bidaiariak etxebizitza berean bizi badira. Garraio-profesionalak maskara eraman beharko du zerbitzuan dagoen bitartean, bere lan-eremua gelaxka batean edo babes-manpara batez mugatutako gela batean publikotik bereizita ez badago.

Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduerei eta edukierei buruzkoa

Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 03:00ak artekoa izango da. Nolanahi ere, ordutegiei buruzko araudi arrunt aplikagarria dagoenean, ordutegi hori dagokion ordutegira egokitu ahal izango da, goizago bada ere. Irekitzeko ordutegia ohiko arauen araberakoa izango da.

Garraio publikoaren ordutegia dagokion araudira egokituko da lurralde-eremu bakoitzean.

Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera %75ekoa da lokal eta instalazio guztietan, muga espezifiko bat aplikatzen zaienetan izan ezik.

Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira.

3.000tik beherako edukiera duten esparruetan gehienez egon daitekeen pertsonakopurua, 1.500 pertsonakoa izango da barnealdeetan, eta 1.800 pertsonakoa kanpoan.

3.000 lagunetik gorako edukiera duten esparru itxietan, gehieneko edukiera ezin izango da %40tik gorakoa izan, eta esparru irekietan, berriz, %60tik gorakoa. Maskara etengabe erabili behar da esparru horietako edozein gertakaritan. Ahal den guztietan, 1.000 pertsonatik beherako sektore independenteak ezarriko dira, sarbideekin eta igarobide independenteekin.

Aire zabalean egiten diren ekitaldietan, bai hiri-inguruneetan bai natura-ingurunean, erakundeak Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren jarraibideak errespetatu beharko ditu, jarduera horietan jendeak parte har dezan.

Establezimendu horiek ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak badituzte, ostalaritzasektoreari aplikatzen zaizkion arauak errespetatu beharko dituzte.

Zerbitzu horiek ez badituzte, edozein establezimendu edo instalaziotarako ezarritako arau orokorrak aplikatuko dira.

Esparru batean edukieraren %75 baimendua osatzeko 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia gorde ezin denean, ez da aplikatuko pertsonen arteko bereizketa-neurri hori. Hala izango da, esparruaren ezaugarriek uzten badute.

Distantzia hori mantentzea ezinezkoa denean, gehiago nabarmenduko da maskara erabiltzeko beharra, eta, beraz, hura zorrotz bete beharra mantentzen da, bai eta barnealdeak etengabe eta behar adina aireztatu beharra eta gainerako prebentzioneurriak ere.

1,5 m-ko distantzia gordetzea ezinezkoa denean, pertsonen arteko ahalik eta distantzia handiena gordetzea gomendatzen da.

Ostalaritzari eta Jatetxeei buruz

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren %75eko muga ezartzen da. Gainera debekatua dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai batetik bestera 1,5 metroko tartea utzi beharko da.

Barnealdeetan, zerbitzua gehienez zortzi lagunekoa izan daiteke mahai edo mahai talde bakoitzeko, eta 12koa terrazetan. Maskara nahitaez erabili behar da, irensten denean izan ezik.

Ordutegien erregulazio arruntaren arabera aplikatzekoa, gehienez ere 03.00etako ordu-muga gainditu gabe.

Dekretu berriak gaueko aisialdiko establezimenduetako pistetan –eta maskara nahitaez erabili behar dutenetan– soilik dantzatzeko aukera baimentzen du. Gogoratu behar da ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan mahaian eserita kontsumitzeko betebeharraren helburua zutik egoteak dakarren interakzio soziala saihestea dela, arrisku gehiago eragiten duelako.

Joko- eta apustu-establezimenduen barruko edukiera %75 izango da. Ostalaritza- edo jatetxe-zerbitzua badute, sektore horretarako aurreikusitako baldintzak beteko dituzte.

Arau hauek beteko dituzte:

  • Edukieraren %75eko muga ezartzen da, barran edo zutik edozein kontsumo debekatzen da eta maskara nahitaez erabili behar da, ahoratzen den unean izan ezik.
  • Erabiltzaileen antolaketan, mahai bakoitzeko zortzi pertsona baino gehiago ez dira egongo, bizikideen kasuan izan ezik.

Beste galdera batzuk

Lonjak, gazte-lokalak eta antzekoak berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketak jarraibide osoaren %85 gainditzen duen unetik aurrera. Osasun Sailaren webguneak(www.euskadi.eus) informazio hori zabalduko du, eta erreferentzia eraginkorra izango da esparru horiek irekitzeko. Berriz irekitzen direnetik, erregela hauek bete beharko dira:

  • Edukieraren %75eko edukiera-muga zehazten da, barran edo zutik kontsumitzeko debekua, bai eta maskara nahitaez erabiltzea ere, irensteko unean izan ezik.

Bai, baldintza espezifiko hauekin:

  • Aireztapen egokia eta konstantea eta edukiera-muga barruan edukieraren %50ean mantentzea erabaki da, eta debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Maskara nahitaez erabili beharko da, irensten den unean izan ezik.
  • Mahai batetik bestera 1,5 metroko tartea utzi beharko da. Barnealdeko zerbitzua mahai edo mahai talde bakoitzeko zortzi lagunekoa izan daiteke, eta terrazetan hamabi lagunekoa. Dantza-pista maskara batekin bakarrik erabili ahal izango da.

Pertsonak pilatzea dakarten kontzertu edo ekitaldi sozialetan parte hartzeko, bai kanpoan bai barruan, indarrean dauden prebentzio-neurriak aplikatu behar dira. Ekitaldi horietako bakoitza antolatzen duen erakundeak prebentzio-protokolo bat izan behar du, onartutako Dekretu berrian oinarrituta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egiten dituen gidalerroen eguneratzearen arabera.

Museoetan, erakusketa-aretoetan, natura-turismoan eta aisialdi- eta turismozentroetan, barrualdean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira. Kanpoan egiten badira, ez dago mugarik Eskola-talde egonkorrak gida bakarrarekin joan ahal izango dira museoetara.

Aisialdiko jarduerak antolatzen dituzten erakundeek COVIDen aurkako protokolo bat izan beharko dute prebentzio-neurri guztiak benetan betetzen direla bermatzeko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideei jarraikiz.

Barruko instalazioetako kirol-jarduera 16 pertsona arteko taldeetan egituratu ahal izango da.

Aldagelak erabiltzeko, gehieneko edukieraren %50 okupatuko da, eta dutxak banaka erabiliko dira edo bi metroko pertsonen arteko distantzia mantenduta.

Horrez gain, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak oro har edo haren eremu espezifikoetan kirol-jarduera garatzeko ezartzen dituen gidalerroak eta gidak errespetatu beharko dira.

Osasun-erantzukizuneko betebeharrei buruzkoa

Bai. COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, kutsatutako pertsonak eta haiekin kontaktua izan dutenak behartuta daude kutsadurak arakatzen eta horien trazabilitatea egiten laguntzera, eta, beraz, herritarrei eskatzen zaie jarraipenaren arduradunek zuzendutako deien arretan zorroztasunez jokatzea, eta eskatutako informazio guztia ahalik eta azkarren eta egiazkotasunik handienarekin ematea.

Bai. COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, epidemia-agerraldiek kaltetutako pertsonek konfinatzeko betebehar pertsonala dute, eta, horren ondorioz, isolamendubetebeharrak zorrotz bete beharko dituzte, beste pertsona batzuekin lekualdatzeko edo aurrez aurre erlazionatzeko aukerarik gabe, bai eta berrogeialdiak betetzeko kutsatu izanaren susmoa duten beste pertsona edo pertsona-talde guztiei dagokienez. Horiek guztiek osasun-agintarien edo -zerbitzuen jarraibideak bete beharko dituzte, indarrean dauden protokoloen eta kasu bakoitzaren egoera zehatzaren arabera.

Informazio gehiago

Jarduera desberdinetarako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara:

Bizi Berri IV Plana kontsultatu nahi izanez gero, jo esteka honetara:

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Udal zerbitzuetako telefonoak

Habiaratutako portletak
Web Form
HARREMANETARAKO FORMULARIOA
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA
Web edukia bistaratu