Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaur egungo egoeraren ondorioz Hondarribiko Udalak zenbait ekintza jarriko ditu martxan enpresetan eta herritarrengan krisi ekonomikoaren eragin larriak arintzeko. Hartarako zenbait neurri aurreikusten dira, hainbat talderi eragingo diotenak. Hartarako zenbait neurri aurreikusten dira, hainbat talderi eragingo diotenak.

 

Pizgarri sozialak

Udalak 2020 ekitaldirako onartutako aurrekontuak zenbait programa aurreikusten ditu herritarren oinarrizko beharrak betetzen laguntzeko, Familientzako Laguntzen, Gizarte Larrialdiko Laguntzen, txirotasun energetikorako Laguntzen eta haurtzaroa babesteko laguntzen bidez.

Bikoiztu egin da hasierako partida eta egokitu egin da GGLren laguntzen kudeaketa neurri bereziekin, larrialdi egoeraren ondoriozko kudeaketa prozedura errazteko baldintzak malgutuz.

Gizarte Larrialdiko Laguntzak indartu egin dira Eusko Jaurlaritzaren 75.000 €ko ekarpen baten bidez.

Era berean, areagotu egin da laguntzen ordainketa egunen maiztasuna, astero eginez, familien behar larriei erantzun ahal izateko.

pertsonak eta familiak
2020 ekitaldiko aurrekontu partidak COVID-19 GUZTIRA
550.000 € 550.000 € 1.100.000 €

Oinarrizko beharren ordainketei aurre egin ahal izateko: hipoteka mailegua, alokairua, hornidurak, janaria, prestakuntza...

Indartu egingo da Gizarte Zerbitzuen departamentua behar berriei aurre egin ahal izateko, pertsonal tekniko eta administratiboaren kopurua handituz.

 

Kultur sektorean eta egitarauan arreta jartzea

Kulturaren sektorea eta alorra zigortua gertatzen ari da Alarma Egoeraren dekretuaren ondorioz, kultur jarduera mota guztiak eten dira eta. Gainera begi-bistakoa dirudi pertsona kopuru handia elkartzen diren ekitaldiak ezin izango direla berriz antolatu hemendik hilabete batzuk arte.

Hondarribiko Udalaren eta beste zenbait administrazioren konpromisoa da programatutako jarduerak ez etetea, baizik eta birprogramatzea egoerak horretarako bidea ematen duenean.

Ikus-entzuleak dituzten jarduerak programatu ezin diren epean, proposatzen da kultura berraktibatzea Udalaren online kanalen bidez eta hainbat formatutan:

  • Aurrez grabatutako zenbait arte diziplina ematea: kontzertuak, olerki errezitalak, margo erakusketak, etab.
  • Idazmen tailerra online
  • Bakarrizketa saioak

Kultur bizkortze honek bidea ematen du herritarrei kalitatezko eduki bat eskaintzeko, ahal den neurrian aisialdiaz gozatzeko, eta bestetik kultur alorreko artista eta enpresek haien jarduerari eutsi ahal izateko.

Hondarribiko Udalak 240.000 €ko aurrekontua du kultur jarduerak programatzeko –eskainiko dira osasun agintarien jarraibideak betez-.

 

Euskaraldia

Euskaraldiaren bigarren ekitaldiak egokitu behar izan du egoera berrira eta lanerako bide eta estrategia berriak jarri behar izan ditu martxan.

Etxealditik Euskaraldira. Helburua da gure komunikazio ohiturak eta hurbilen ditugunekin (etxean eta etxetik) erabiltzen dugun hizkuntza aztertzea.

Apirilaren 20tik maiatzaren 3a arte, proposatzen da ohitura horiek aztertzea eta euskarazko komunikazioa sustatzea. Azaroaren 20tik abenduaren 4a arte egingo dugun ariketa oraingoan etxetik hasiko da, baina helburu berarekin: euskaraz gehiago komunikatzea, pertsona gehiagorekin, eta aldi gehiagotan.

 

Dirulaguntza eskatu

Habiaratutako portletak