Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

COVID-19ak sortutako osasun larrialdigatik martxoaren 14an deklaratutako Alarma Egoera egoera sozioekonomiko larria sortzen ari da, eragiten ari zaiona herri osoari oro har eta egitura enpresarialari zehazki, ondorioz enpresa askok itxi egin behar izan dutelarik.

 

Gizarte arloa

Krisi honen hasieratik Hondarribiko Udalaren helburua izan da haien oinarrizko beharrak betetzeko laguntza behar zuten pertsona guztiengana iristea. Horretarako ekintza hauek gauzatu dira:

  • Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Guztion Artean lankidetza sarearekin; sarean hainbat erakunde eta pertsonaren laguntzarekin (Gurutze Gorria, Caritas, Nagusilan, Elikagaien Bankua, DYA, eta boluntarioak) etxetik atera ezin ziren herritarren oinarrizko beharrak bete dira.
  • 70 urtetik gorako populazioarekin harremanetan jarri da haien egoera ezagutzeko, arreta beharrak jakiteko eta beharrezkoak diren kasuetan kudeaketa lana egiteko.
  • Larrialdietako telefono gida bat argitaratu da une jakinen batean laguntza behar duten pertsonentzat.
  • Gizarte laguntzak astero ordaindu dira
  • Elkarteei udal dirulaguntzen 2019ko programaren bigarren zatia ordaindu zaie.
  • Zerbitzuak indartu egin dira etxez etxeko bazkari zerbitzu berria eskainiz pertsona urrakorrenen beharrak betetzeko.

 


Guztion Artean lankidetza sarea

70 urtetik gorako populazioarekin harremanetan jarri haien egoera ezagutzeko

Larrialdietako telefono gida

Gizarte laguntzak astero ordaindu

Elkarteei udal dirulaguntzen ordaindu

Zerbitzuak indartu egin

etxez etxeko bazkari zerbitzu berria eskainiz

 

Alor ekonomikoa

Krisi hau hasi denetik Hondarribiko Udalak hainbat erabaki hartu ditu krisiaren eragina bai pertsona eta familiengan eta bai enpresa eta jardueretan arintzeko, bai dekretuen bidez eta bai erakundeekiko akordioen bidez, adibidez Txingudiko Komunitatearekin hartuak. Gainera, Bidasoa Bizirik-en bidez hiriko hainbat enpresarekin harremanetan jarri da jakiteko zein diren sektoreen beharrak eta aholkuak emateko eta laguntzeko erabakiak hartzerakoan.

  • Zerga egutegia aldatu da zergen ordainketa atzeratzeko, adibidez Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga eta Taxien Zerga, eta Ibilgailuen Igarotzearen Zerga. Gogoratu zergen ordainketaren zatiketa eskatzeko aukera dagoela.
  • Aparkaleku kontrolatuaren zerbitzua (TAO) eten da.
  • Ez da Hondartza Kiroldegiko apirileko kuota kobratu, ezta hurrengoak kobratuko ere instalazioak berriz ireki arte.
  • Bertan behera geratu da Puntaleko Bidasoa Bizirik-eko Enpresa Guneko ekintzaileen alokairuen ordainketa.

 


Zerga egutegia aldatu

Ur eta hondakinen ordainagirien kobrantzaren atzerapena

Aparkaleku kontrolatuaren zerbitzua (TAO) eten

Hondartza Kiroldegiko kuotaren kobrantza etetea

Bertan behera utzi ekintzaileen alokairu kuotak

 

Dirulaguntza eskatu

Komunikazioa

Une honetan nahitaezkoa da informazio ofiziala eta egiazkoa eskaintzea pertsonen beharrak asetzen laguntzeko. Horretarako, Hondarribiko Udalak webgune zehatz bat garatu zuen COVID 19ak hirian sortutako egoeraren jarraipena egiteko. Webgune horretan azaltzen dira hartutako neurriak, azken berriak pertsonei eta enpresei begira, hiritarren lankidetza ekimenak, etab.

Era berean, areagotu egin da komunikazioa Udaleko berezko baliabideen bidez (sare sozialak, Hondarribia aldizkaria, etab.)

 

Barne antolaketa

Udala eta bertako langileak Alarma Egoeraren deklarazioaren ondoriozko baldintzetara egokitu dira. Horrela, dagozkion udal erabakiak hartu ondoren, plantilla osoak, salbu eta oinarrizko zerbitzutzat jotzen direnei atxikita daudenek, etxetik lan egiten du, eta horretarako ahalegina egin da pertsonekin eta baliabide teknologikoekin. Aipatutako oinarrizko zerbitzuei dagokienez (Udaltzaingoa, Gizarte Zerbitzuak eta Informatika) haien jarduera eta hartarako beharrezko baliabideak areagotu behar izan dira.

Egunero egoeraren eta Alarma Egoeran sortzen diren beharren jarraipen politiko-teknikoa egiten da. Era berean udal plantillaren ordezkaritza sindikalarekin egunero izaten da harremana.

Alor politikoan, gobernu taldea egoera berrira egokitu da eta astero gutxienez bi bilera egiten dira udal taldeen bozeramaileekin krisiaren aurreko euste neurriak partekatzeko, aztertzeko eta adosteko.

Lan egiten da 2020 urterako onartutako aurrekontua birmahaigaineratzeko gaur egungo egoeraren beharrei erantzuteko moduan. Aurreikusten da hasieran aurreikusitako sarrerak murriztea, bai % 20-25 Foru Aldundiaren Finantzaketa Funtsetik, eta bai udal tasen sarreretatik, beraz aurrekontuaren helburu nagusia oinarrizko zerbitzuak gotortzea bihurtu da.

 

ITXEKI HONDARRIBIA TALKA PLANA

Hiritarren ongizatea eta oinarrizko beharrak ziurtatu ondoren, Udalak plan bat diseinatu du, pandemiak gure enpresa-egituran eta gure motor ekonomikoetan eragindako zauriak ixteko neurriak gidatuko dituena.

Horiek horrela, zenbait ekintza diseinatu dira esparru desberdinetan estaldura emango dutenak:

PIZGARRI SOZIALAK
plana
ECONOMIA ETA ENPRESEN JARDUERA SUSPERTZEKO
plana
 
Habiaratutako portletak