AZKEN BERRIAK
2020·08·31
Irailak 12tik Tren Berdea larunbata eta igandeetan
Uztaileko eta abuztuko igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdeak eskaini dituen zerbitzuek irailean jarraipena izango dute, baina kasu honetan larunbata eta igandeetan.
2020·08·27
Ez da jai ekitaldirik egongo aurtengo Hondarribiko Jaietan
Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.
2020·08·25
'Mariñel' ontzia birgaitzeko lanak hasi dira
Astilleros Olaziregi enpresa hondarribiarra da lehiaketa publiko baten ondoren lanen arduraduna
2020·08·18
Osteguneko kontzertua Kasino Zaharreko lorategietan izango da
Ostegun honetan Erreginaren Baluartean ‘Marmoka’ eta ‘Skooby Band’ taldeek eskaini behar zuten kontzertua (20:00etan), Kasino Zaharreko lorategietan burutuko da, segurtasun neurriak bermatzeko aforoa gune honetan egokiago baita
2020·08·12
'El Internado: las cumbres' telesailaren zati bat grabatuko da datozen egunetan Hondarribian
Guadalupeko gotorlekua, Kalbarioko Bateria, Higer itsasargia eta Molla Ibilbidea dira aukeratutako agertokiak
2020·08·05
Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoen inguruko dirulaguntza deialdia burutu du Udalak
Irailaren 28an itxiko da epea eta 2019an zehar egindako lanak subentzionatu ahal izango dira
2020·08·03
Lehen sektorearen aldeko apustua berretsi du Udalak
Zimizargako baratzetan, panel berri batek baratzen informazio osoa eskaintzen du
2020·07·29
Udalak osasun eta segurtasun arauak betetzeko beharra gogoratzeko kanpaina abian jarri du
Udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian, kaleko kartel eta sare sozialen bidez, eta herritarrei eta bisitariei gogorarazi die beharrezkoa dela COVID-19ren krisialdian osasun eta segurtasun arauak betetzea. Ekimena Udalak martxoak abian jarritako ‘ITXEKI Hondarribia’ kanpainaren barnean dago.
2020·07·27
Euskal Herriko Gazte Orkestra asteazkenean Itsas Etxea Auditoriumean
Lau egunetako birak Hondarribia, Bilbo, Donostia eta Gasteiza eramango du Orkestra, Gounod, Mahler eta Schubert-en lanekin
2020·07·24
Udalak Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko du Plan Orokorraren inguruan
Hondarribiko Udalak kasazio-errekurtsoa aurkeztuko du Auzitegi Gorenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 164/2020 epaiaren aurka. Hala erabaki zen hiru ordu eta erdiz luzatu zen atzoko Osoko Bilkuran, eta streaming bidez ikus ahal izan zena.
2020·07·22
Udako itsas jardueren aukera zabala Hondarribian segurtasun eta osasun neurri guztiekin
Aurtengo uda berezi honetan ere, Hondarribian itsas-aisiarekin loturiko jarduera ugari eskaintzen dira udako denboraldiari begira.
2020·07·19
Uda Jolas eta Uda Abentura bertan behera Osasun Sailak hala eskatuta
COVIDeko datuen bilakaerak eraginda, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak udalekuak ixteko eskaria jarraituz, Hondarribiko Udalak Uda Jolas eta Uda Abentura aldi baterako etetea erabaki du.
2020·07·16
Mugikortasun Mahaia astelehenean bilduko da Areto Nagusian
Ezinbestekoa izango da maskara eramatea eta elkarte bakoitzetik bakarrik pertsona bat joatea bilerara
2020·07·15
Uztaila eta abuzturako kultur ekitaldien agenda zabala prestatu du Udalak
Kale ekitaldiak Kasino Zaharreko lorategietan eta Baluartean izango dira, eta barnekoak Itsas Etxea Auditoriumean, beti osasun neurriak bermatuko direlarik
2020·07·14
Ostegunean goizeko 11:00tan burutuko den Udalerria Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 164/2020 epaiaren aurka Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa aurkeztea aztertuko du.
#Hondarribia ez da gelditzen
016