Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Web edukia bistaratu

BIZIGUNEko alokairuko etxebizitzei buruzko informazioa

Hondarribiak, Eusko Jaurlaritzaren ALOKABIDE erakunde publikoaren bitartez, hileroko laguntza ekonomikoak ematen dituen BIZIGUNE programarekin lankidetzan dihardu.

Programa horren bitartez alokairu babestua sustatzen da eta udalerrian dauden etxebizitza hutsak betetzea ahalbidetzen du. Onuradunei hilean 650 euro arteko laguntzak ematen dizkie BIZIGUNE proiektuan parte hartzen duten etxebizitza hutsak alokatzeko, eta, 2.000 euro arte etxebizitzotan obra txikiak egiteko.

Udala arduratzen da, BAZen bitartez, eskaera inprimakiak interesdunen eskura jarri eta bideratzen, gero Alokabidera pasatzeko. Bitartekaritza-lana egiten du eta etxebizitza-eskatzaileei nahiz jabeei kudeaketak errazten dizkie.

Hauek dira BIZIGUNE programan parte hartzeko eskakizunak:

 

BIZIGUNE programako etxebizitzak alokatzeko interesdunak

Horrelako etxebizitza alokairuan hartzeko interesa duten pertsona edo bizikidetza-unitateek Etxebideren Erregistroan izena emanda egon beharko dute, eta izena emateko inprimakian etxebizitza hutsen alokairurako programan parte hartzeko nahia adierazi beharko dute.

Horrelako etxebizitza baten esleipenak ondorio hauek izango ditu:

  • Etxebiden eskatutako udalerrietako batean etxebizitza duina eskuratzea.
  • Hilean errenta justua eta pertsona edo bizikidetza-unitate esleipendunaren diru-sarreren proportzionala izatea: ordainduko den gehienezko errenta ez da inolaz ere pertsona edo bizikidetza-unitateak dituen diru-sarreren %30 baino gehiagokoa izango.
  • Babes ofizialeko etxebizitzen erosketarako edo etxebizitza sozialen alokairurako aukerak galdu gabe Etxebideko erregistroan izena emanda egoten jarraitzea.

Betebeharrak

  • Esleipena gertatu aurreko bi urteetan jabetzan etxebizitzarik ez izatea.
  • EAEn erroldatuta egotea, gutxienez 1 urtez.
  • Urteko diru-sarrerak 3.000 eta 33.100 euro artekoak izatea.

Izen-emateak:

  • Aurrez Etxebiden izena emanda bazaude, eta izena ematerakoan etxebizitza hutsen programan parte hartu nahi zenuela adierazi bazenuen, esleipen-prozeduran sartuko zara zuzenean.
  • Aurrez Etxebiden izena eman ez baduzu, Etxebizitza Ordezkaritzara jo beharko duzu (Andia kalea 13, 6. Donostia), edo elektronikoki egin www.etxebide.euskadi.eus helbidean.

 

Etxebizitza hutsen jabeak

Abantailak

  • Etxebizitza hutsen bat baduzu, ondokoak bermatuko dizkizu Eusko Jaurlaritzak:
    • 5 urte arteko alokairua.
    • Zehaztuko den errenta hilero ordainduko dela.
    • Etxebizitzaren kontserbazioa eta mantentzea.
    • Gehienez 18.000 euro arteko erreforma-lanak edota egokitzapen-lanak.

Etxebizitzak bete behar dituen baldintzak

  • Etxebizitza EAEn kokatua izatea.
  • Azalera erabilgarria 120 metro koadro baino gehiagokoa ez izatea.
  • VISESAk tasatutako merkatu-errenta ez izatea hilean 660 euro baino gehiagokoa.
  • Etxebizitza Hutsen Programan sartu aurreko 12 hilabeteetan okupatu edo alokatu gabekoa izatea. E
  • txebizitza librea izatea, hau da, Babes Ofizialeko etxebizitza moduan sailkatu gabea izatea, eta bertan bizitzeko erabilgarri egotea.

 

 

Erlazionatutako estekak

 

Estekak eta deskarga daitezkeen dokumentuak

 

 

Habiaratutako portletak

Web Form

Informazioa eskatu

Webgune honetako formularioaren bidez informazioa gehiago hedatzeko aukera emango dizugu.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA

Web edukia bistaratu

Datuen babeserako legea

Oinarri hartuta 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedaturikoa, Hondarribiko Udalak adierazten dizu formulario honen bitartez zure gainean eskuratzen dituen datuak Hondarribiko Udalarenak diren fitxategi automatizatuetan jasoko dituela adierazitako zereginetarako.

Nahi izanez gero, datuok ikusi, aldatu, kendu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezakezu helbide honetara idatziz:

  • Hondarribiko Udaleko Errolda Nagusia
  • Kale Nagusia, 20,
  • 20280- Hondarribia