Web edukia bistaratu

Bigarren eskualdaketako Etxebizitza Publikoak eskuratzeko Eskaeragile Erregistroa

 

Hondarribiko Udalak bigarren eskualdaketako Etxebizitza Publikoen Eskaeragile Erregistro ireki bat sortu du, babeseko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak eta erregistroko oinarrietan txertatutakoak betetzen dituzten udalerriko herritarren eskaerak jasotzeko; hala, Udalak lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzen duen etxebizitzetan esleipendun izan daitezke interesdunak.

 

Erregistroan izen emateko baldintzak

Erregistroan izena emateko baldintza orokorrak Eusko Jaurlaritzak babeseko etxebizitza eskuratzeko onartutako indarrean dagoen araudian ezarritakoak dira, eta Etxebideko web orrian ikus daitezke, “Etxebizitza eskaera” atalean.

Gainera, udal Erregistroan izena eman nahi duten eskaeragileek zuritu beharko dute bizikidetza unitateko gutxienez kide batek 10 urte edo gehiago daramatzala  Hondarribian erroldatua, Erregistroan eskaera aurkezten duen unetik zenbatzen hasita.

 

Izen ematearen indarraldia eta berritzeko epea

Eskabide Erregistroan egiten den izenemateak bi urteko indarraldia izando du.

Behin epe hori igarota etxebizitza eskaera izaten jarraitu nahi duten pertsona edo bizikidetza unitateek, izenematea berritzea eskatu beharko dute, epe hori bukatu baino lehen.

 

Bigarren eskualdaketako etxebizitza esleitzeko prozedura

Urte bakoitzeko otsailako hilabetean, zozketa egingo da izena emandako mota bakoitzeko bizikidetza unitateen artean, hala,  bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitzak.

 

Erregistroko xehetasun gehiago ondoren eransten den dokumentazioan

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.