Hondarribiko Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana eta Diagnostikoa
Hondarribiko Emakume eta Gizonen Tokiko Berdintasun Plan berriarekin ezarri dira udalerriko ekintza-lerro nagusiak, genero-ikuspegiari perspektiba zabala emanez.
Sistematikoki emakumeen eta gizonen errealitate diferentziatua kontuan izateaz gain, bakoitzaren baldintzak eta beharrak ere aintzat hartuko dira, tokiko politiketatik bideratzen diren desberdintasunak ezabatzeko ekintza eta helburu espezifikoak sustatuz.
Lan-prozesuaren laburpena
Genero-ikuspegitik abiatuta Udaletik garatzen diren zerbitzu eta programen diagnostikoarekin ekin zaio Hondarribiko Emakume eta Gizonen Tokiko Berdintasun Plan berriari, udalerriko alderdi anitzetan berdintasunaren gaia txertatzen joateko asmoz.
Prozesua udalbatzari aurkezteko saioa.
•
Talde motorraren lehen saioa.
•
Prentsan eta udalerriko komunikabideetan zabalkundea.
Elkarrizketak.
•
Teknikariekin eztabaidatu duen taldea.
•
Open Space/Hiritarrentzako Gune Irekia.
•
Iturrien azterketa eta bibliografiaren hustuketa.
3
DIAGNOSTIKOA ETA PLANA EGITEA
Gabinete-lana diagnostikorako.
•
Diagnostikoa talde motorrean kontrastatzeko saioa.
•
Gabinete-lana plana garatzeko.
•
Plana talde motorrean kontrastatzeko saioa.
4
KONTRASTEAK, EKARPENAK ETA DIAGNOSTIKOA ETA PLANA IXTEA
Udal gobernuko taldeari aurkezpena.
•
Udal gobernuko taldearen eta udaleko talde politikoen ekarpenak jasotzea.
•
Emakunderekin kontrastea.
•
Dokumentuak ixtea.
Diagnostikoaren emaitza
Diagnostikoak udalerriaren argazki orokorra erakusten digu, baina ikuspegi bikoitzetik. Batetik barruko ikuspegia, udaleko zerbitzu eta programak ebaluatzen dituena. Bestetik, kanpokoa, tokiko hainbat arlotan berdintasunaren gaiak duen testuingurua ezagutarazten diguna.
Diagnostikoan nahiz planean bertan EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana izan da erreferentea, eta horrela, eragingo diren lau arlo zehatz markatu dira, horietan ekitea funtsezkotzat jotzen delako.

Udal erakundeen funtzionamendua hobetzea

Emakumeen ahalduntzea bultzatzea

Eredu sozial eta ekonomikoa eraldatzea

Emakumeen aurkako biolentziarik gabeko bizitza bermatzea