BAZ
BAZera joateko, hitzordua eskatu behar da telefonoz
943 11 12 13 - 943 11 12 11
Udaletxean egiten ari diren egokitze lanak direla eta, astelehenetik eta bost hilabetez Biztanlearen Arreta Zerbitzua (BAZ) tokiz aldatuko da.
Obrak direla eta, hiritarrari ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzeko, ezinbestekoa da BAZ tokiz mugitzea. Irailaren 16tik, eta 5 hilabetez, Javier Ugarte kalean egongo da BAZ, Gazte Bulegoa dagoen toki berean, eta goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin.
Hirigintza eta Zerbitzu Teknikoen departamentua Puntalean daukagu lanak egiten ari diren bitartean, eta orain beheko solairuan dagoen BAZ-i tokatzen zaio. Otsailerako amaituta egongo da proiektua.
Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.
Kale Nagusia 20. Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00. |