Web edukia bistaratu

Basque Market 2017

Ekainak 3 eta 4.  10:00 - 20:00

Basque Market

 

Nortzuk gara eta zeintzuk dira gure helburuak?

Basque Market 2016an jaio zen diseinuari eta euskal sortzaileei ikuspena emateko plataforma bezala.

Ideia honetatik abiatuz, eta lehen edizioko publikoaren asistentzia arrakastatsuaren ondoren, Hondarribiko Turismo eta Merkataritza Departamentuak merkatuaren bigarren edizioa ospatuko du, zeinen helburu nagusia Euskal Herriko sortzaile berrien eta beteranoen diseinuak sustatzea eta hedatzea den.

Produktuen sormena eta originaltasuna da diseinu merkatu honen nortasunezaugarri nagusia.

 

Zer ikusi ahal izango dugu merkatuan?

Moda, altzariak, osagarriak, argiztapena, artea, ilustrazioak, bitxiak…

Gure helburua ez da soilik saltzea eta erostea , baizik eta euskal sortzaileen kalitate diseinua zabaltzea, baita publiko guztientzat eskuragarri egitea.

Berritasun bezala, oraingo honetan Hondarribiko diseinugileez gain, Baionako eta Iruñeko artistekin kontatuko dugu ere. Hau horrela da, ekitaldia “Creacity” programaren parte izatera pasatzen delako. “Creacity” Hondarribia, Baiona eta
Iruña hiriak kulturaren eta ekitaldi kulturalen bidez anaitzen diren programa bat da.

 

Basque Market

Basque Market

Diseinatzaileentzako balioa

Basque Marketek diseinatzaileei salmenta ezin hobea lortzeko aukera eskaintzen die, sorrera artistikoarekin lotuta. Bitartekaririk gabeko merkatura iristeaz gain, bisitariarekin zuzenki harremana izateko aukera izango dute.

Erakustegiek ekitaldira hurbilduz, beraien erosleekin fidelizatzeaz gain, lortzen dute:

  • Marka-ospea lortzea.
  • Kopuru zabaleko bisitari profesionalei eta bukaerako bezeroei produktuak ezagutaraztea.
  • Ekoizpen-fasearekin kontsumitzailea sentikor bihurtzea.
  • Kontaktu-sarea handitzea eta ideia-trukea egitea. Sinergiak bilatzen dira, lehen edizioan egindakoak bezala.

 

Erakustegiak eta produktuak

Merkatu honetan parte hartu dezakete diseinugileak, produktoreak eta editoreak, kalitatezko produktu eskaintza batekin eta hurrengoetako kategoria batekin bat datozenak: Altzariak, Dekorazioa, Ehungintza, Bitxiak, Ilustrazioa eta Gadgeta.

Aurtengo deialdian Hondarribiko, Iruñeko eta Baionako sortzaileen eta artisten hautagaiak jasoko dira, ekitaldia "Creacity" ekimenaren parte izatera pasatzen denez gero.

Erakustegi izateko deialdia dagoeneko irekita dago eta maiatzak 12 arte iraungo du. Maiatzak 16an Basque Marketen bigarren edizioan parte hartuko duten izenak ezagutzera emango dira. Izen-ematea www.basquemarket.eus webean
egingo da.

 

Basque Market

Basque Market

Aisia esperientzia

Basque Marketen lehen edizioaren publikoaren harrera izugarria izan zen, azokak iraun zuen bi egunetan zehar ia 4.000 bisitariri izan zituen.

Hitzordu honen erakargarritasun nagusia erakutsitako produktuak dira, produktu berritzaileak, joerakoak, sorrera independenteak, errazki besteetan erosi ezin daitezkeenak.

Basque Market diseinatzaileak zuzenean ezagutzeko berezko aukera da, haiek baitira erakustegietan beraien lana azaltzen egoten direnak.

Espazioan erakusten dituzten diseinugileen hautaketa zaindua era askotako programazio kulturalarekin konbinatzen da; tailerrak, erakusketak eta zuzeneko kontzertuak. Basque Marketera hurbiltzeak asteburuko aisialdirako jarduera ezberdin bat eskaintzen du.

 

2017ko egitaraua

Basque Market ekainaren 3an, larunbata, eta ekainaren 4an, igandea, izango da Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, doako sarrerarekin, eta 10:00etatik 20:00ra ordutegiarekin.

Gonbidatutako erakustegiez gain, beste ekintza batzuk programatu dira:

  • Zuzeneko musika, bi talde larunbatean eta beste bi igandean. Larunbateko taldeak: Oso Fan, euskaraz abestutako folk eta pop kantak, eta The Icer Company, Iruñetik datorren Pop Rock taldea. Igandeko taldeak: Los secos, irungo taldea bat da eta rock and rolleko bertsioak abesten dituzte, eta Lauroba, donostiako taldeak “IV” izeneko diskoa aurkeztuko du.
  • Txiki - txokoak etxeko txikientzako zuzenduriko sorkuntza tailerrak dira eta “Creacity” programarekin erlazioa izango dute. Egingo diren eskulanen gaiak Hondarribiko, Iruñako eta Baionako folkarekin, arkitekturarekin, historiarekin eta gastronomiarekin erlazionaturik daude.
  • Jone Lizarralde "None Super-Heure": Donostiatik datorren artista honek Hondarribiko harresiaren eta alde zaharraren 1mx1m maketa egingo du zuzenean, bai larunbatean bai igandean, Itsas Etxea Auditoriumean. Hortaz gain, maketako eraikuntza Basque Marketen sare sozialen bidez ere jarraitu ahal izango da (Facebook: facebook.com/basquemarket, Twitter: @basque_market, Instagram: basquemarket).

Agenda guztia kontsultatzeko www.basquemarket.eus/agenda webean sartu.

Basque Market, euskal sortzaileen lanaren alde

 

Basque Market

Basque Market