Web edukia bistaratu

Barnetegietara edo Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara joateko diru-laguntzak

Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte euskara-eskola intentsiboak (barnetegiak) jasotzera herritik kanpora joaten diren ikasleek, Udako Euskal Unibertsitateak edo antzeko erakunde batek antolatutako ikastaroetara joaten direnek, Hondarribiko Udal Euskaltegiak eskaintzen ez duen modalitateren bat aukeratzen dutenek, edo arrazoi bat medio (kanpoan ikasten daudelako, adibidez) Hondarribikoa ez den beste euskaltegi batera joan behar dutenek.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Diru-laguntza eskaera normalizatua behar bezala beteta.
  • Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
  • Ordaindutako matrikularen agiria.
  • Eskoletara joan eta behar bezalako aprobetxamendua izan dutenaren ziurtagiria.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.