Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

ITXEKI - Autonomo eta Enpresentzako dirulaguntzak

Covid-19ak eragindako krisia dela eta Autonomo eta Enpresentzako dirulaguntza bereziak.

 

Onuradunak

Dirulaguntza honen onuradunak izan daitezke euren kontura lan egiten duten pertsonak edo autonomoak eta enpresak, jarduera Hondarribian baldin badute.

 

Eskatzeko epea

ALDAKETA: EKAINAREN 29a ARTE.

Eskabideak Udal web orriko Erregistro Elektronikoaren bitartez egin daitezke. Udalak webgune berezi bat sortu du prozesu horretan laguntzeko: Itxeki Hondarribia!

Nahi duenak, ohiko eran bete ditzake inprimakiak, bukaeran Dokumentazioa atalean jaso diren PDFak deskargatuz.

ALDAKETA: eskabideak BAZ (Biztaleen Arreta Zerbitzua) bulegoetan ere aurkez daitezke presentzialki. Bulegoen helbidea: Javier Ugarte, 6.

 

Dirulaguntza motak

Lerro bakoitzeko dirulaguntzak hauek izango dira:

  •  Autonomoak eta enpresak, Hondarribian kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, ixtera behartuta daudenak. 1.000 euroko laguntza.
  • Autonomoak eta enpresak irekita egon arren fakturazioa %50 baino gehiago murriztu bada 2019ko 1. eta 2. hiruhilekoekin alderatuta. 500 euroko laguntza.

 

Diruz lagunduko diren kontzeptuak

  • Garatzen ari zen jarduerari zuzenean atxikitako hornigai, makineria, instalazio eta ekipamenduen mantentze gastuak.
  • Elektrizitate, erregai, ur, telefonia eta Interneterako konexiorako hornidura gastuak.
  • Zerga eta kontabilitate aholkularitza gastuak.
  • Aholkularitza gastuak.
  • Ekipamendu, instalazio eta pertsonak desinfektatzeko lanetarako kanpoko adituen laguntza gastuak, bakarrik larrialdi egoerari erantzuna emateko.
  • Jardueraren aseguru primei dagozkien gastuak.
  • Negozio-lokalen errentamendu-gastuak, baldin eta oinarri arautzaileetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

 

Dokumentazioa

Emakida

Online Tramitazioa