Web edukia bistaratu

Hondarribiko Aste Santuko XII. Argazki lehiaketa (2018)

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak Hondarribiko Aste Santuko XII. Argazki lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

 

Gaia

2018ko Hondarribiko Aste Santua.

 

Modalitatea

Argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean.

 

Lanak eta aurkezpena

Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez kitzake saritu edota argitaratu gabeak. Irudiaren neurria guztira: 20x30 zentimetro (markorik eta euskarririk gabe).

 

Identifikazioa

Lanaren atzekaldean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berdinak.

Kartazalaren barruan egilearen izen abizenak, helbidea, telefonoa eta N.A.N.ren fotokopia erantsiko dira.

 

Nora eraman

Lanak, pertsonalki, postaz edota mezulariaren bitartez BAZera eraman ahal izango dira, gutunazalean adierazi beharko duelarik "2018ko Aste Santuko Argazki Lehiaketa", 2018ko maiatzaren 4ko 13:00 orduak baino lehen.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Epaimahaia

Epaimahaia argazkilaritza mailan prestigioko pertsonak izan beharko dira eta bere erabakia apelaezina izango da.

 

Erakusketa

Argazki onenak, 2019ko Aste Santuan erakutsiko dira erabakitzeke dagoen lekuan.

 

Sariak

  • 1. saria: 500,00 €
  • 2. saria: 400,00 €
  • 3. saria: 300,00 €

Sari hauei P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaie.

Oharrak

  • Udalak web orrian berak hala nahi gabe gerta litezkeen aldaeren berri emango du.
  • Saritutako argazkiak argitaratu edo erakusketan azaltzeko Udalarenak izango dira, guztietan horien egileak aipatuko direlarik, eta egileek lan osoaren jabeak direlako ardura hartuko dutelarik.
  • Aurkezten diren lanen neurriak, oinarrietan eskatutakoak izango dira. Hala izango ez balitz, ez dira erakusketan jarriko.
  • Lehiatzaile bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
  • Saritutako argazkien jabea Udala izango da.
  • Lehiatzaileek baimena eman baharko dute, antolatzaileen iritziz merezi duten lan guztiak argitaratzeko.
  • Antolatzaileek ahalik eta hobekien zainduko dituzte aurkeztutako lanek, baina hondatu edo galduko balira, ez lukete inolako erantzunkizunik izango.
  • Udalak sarituak izan ez diren argazkien negatiboak eros ditzake.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek erabat onartutzat ematen dira.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

 

Dokumentuak deskargatu