Web edukia bistaratu

Artxibo Orokorrari Kontsultak egitea

Espediente edo agiri administratiboak kontsultatzeko eskaera BAZen aurkeztuko dute espedienteen titularrek edo interes legitimoa edo zuzena egiaztatzen duten hirugarrenek, aurrez aurre edo modu frogagarrian, edo helbide honetara: udala@hondarribia.eus, eskabide-orri orokorra erabiliz, non bertan deskribatzen den, modu arrazoituan, kontsultaren
arrazoia eta xedea.

Eskatzaileak zuritu egin beharko du kontsultatu nahi dituen espediente edo agiri administratiboekiko duen interesa, eta egiaztatu egin beharko du titularra dela, edo hirugarrenen bidez frogatu beharko du interes legitimo edo zuzena duela.

Eskatzen den dokumentazioa

  • Eskatzaileak nahitaez aurkeztu beharko du: Kontsultatzailearen NAN, eta titularraren NAN - kontsulta eskuordetuz gero
  • Interes legitimoa egiaztatzeko egiaztagiriak, besteak beste, batez ere hirigintza alorreko espedienteetan; hauek izango dira:
    • Etxebizitza, lonja, eta abarren salerosketa Eskrituren Kopia.
    • Alokairu Kontratuaren Kopia, bere izenean badago; bere izenean ez badago titularraren baimena, haren izenean.
    • Jabekide Elkargoaren edo Komunitateko Administratzailearen baimena, kontsultatu nahi den eraikuntza espedientea eskuratzeko
    • Azkenik Artxibo Orokorrak kontsulta ebatziko du, kontsulten sarrera hurrenkerari lehentasuna emanez

 

Informazio gehiago

 

Dokumentuak deskargatu

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.